Kayanakis prokuradoreak egindako eskaerari erantzunez, Anzaren desagerpena kari inkesta abiatu du Andreu epaileak
Jon Anzaren desagerpena salatzeko hamaika mobilizapen egin dira Euskal Herrian. Irudian, Donibane Lohizunen jazko urrian eginiko manifestazioa.
Anne Kayanakis, Baionako prokuradoreak, informazioa eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalari Jon Anzaren desagerpenari buruz. Ahetzen bizi zen militante abertzalea iazko apirilaren 18an desagertu zen ETA erakundeko ordezkari batzuekin Tolosan (Okzitania) elkartzera zihoala Baionan trena hartu ondoren. Kayanakisek azaldu duenez, azken zortzi hilabetetan Anza aurkitzeko lan sakona burutu du frantziar Poliziak. Alta, inkestak neholako emaitzarik ez duela eman aitortu du. Prokuradoreak eginiko eskaerari segida emanez, oraingoan Auzitegi Nazionaleko Andreu epaileak txosten bat eskatu dio Espainiako poliziari.
Jon Anzaren ibilbideari buruz datuak sekatzeko eskaera luzatu dio Baionako prokuradoreak Madrilgo Auzitegi Nazionalera. Jon Anza, jazko apirilaren 18an desagertu zen. Goizean bere neska-lagunak Okzitaniako Tolosara eraman behar zuen trenean utzi zuen, Baionako geltokian. Izan ere, Anza ez zen inoiz Tolosara arribatu. Geroztik nehork ez du Donostiako preso ohia ikusi.
Anzak eritasun larria zuen eta Bordeleko medikuarekin zuen hitzorduari kale egin zionean familiak susmo txarrak izan zituen. Maiatzean, Maritxu Paulus-Basurco abokatuak Anzaren desgarpenagatik plenta ezarri zuen Baionako auzitegian. Anne Kayenakis prokuradoreak bere gain hartu zuen auziai eta PJ-ri (Polizi Judiziala) inkesta abiatzeko agindu zion.
Handik aste batzutara, ETAk agiria plazaratu zuen desegarpenari buruz ordurarte ez ezagunak ziren xehetasunak emanez. Anza erakundeko militantea zela azaldu duen eta desagertu zenean diru zama bat eramaten zuela Tolosan erakundeko militante batzuer emateko gaineratu zuen Euskadi ta Askatasunak.
Herritarrez osaturiko brigadekn, alde batetik, eta Polizi Judizialak, bestetik, errefuxiatuak eginiko ibilbidea errepikatu, lekukotasunak bilatu eta Anzaren argazkiarekin eginiko afitxak ezarri zituzten Baiona eta Tolosa artean diren tren geltokietan. Izan ere, emandako urrats guzi horiek inora ez dutela eraman ikusita, "hasieratik izan ditugun susmo txarrenak" betetzeko bidean zirela azaldu zuen Askatasunak.
Urriaren 2an "Gara" egunkariak "espainiar polizi gorputz bati" leporatu zion Anzaren desagerketa. Espainiar poliziek euskal iheslaria bahitu, galdezkatu eta, hau hil eta gero, frantziar lurraldean hilobiratu zutela plazaratu zuen euskal kazetak. Abenduaren 3an, "Le Monde" egunkariak, "desagerketa bitxia" lelopean artikulu luzea plazaratu zuen aferari buruz eta hilabete honetan argitaratuko den liburu batean, Jacques Massey kazetariak Anzaren desagerpena CGI (Comisaria General de Informacion) , espainiar poliziaren zerbitzu sekretuari, egozten dio.
Baionako prokuradoreak muzin egin dio orain arte auzia epailearen eskutan ezartzeko Anzaren familiak eta Nun da Jon kolektiboak luzatu dioten desagertu aurretik eskakizunari. Alta, espainiar justiziari laguntza eskatu dio Kayanakisek. "El Pais" egunkariak astelehen arratsean bere edizio elektronikoan argitaratu duenez, "Jon Anzak zer nolako bizitza zeraman Espainian" jakin nahi du prokuradoreak.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Andreu epaileak bere eskuetan hartu du afera eta Baionako prokuradoreari erantzunak emateko inkesta abiatu dezan eskatu dio Espainiako Poliziari.
Anza desagertu zen denbora berean "Espainian identifikatu gabe dagoen gorputzaren bat aurkitu duten" jakin nahi du epaileak. Era berean, "familiari begira, Anzak agertzen zuen profila sikologikoa" zehazteko agindu dio Andreuk Poliziari.




