Kazeta.info, Ipar Euskal Herriko egunkari elektronikoa sarean da

Argitaratua: 2008-09-30 19:27:02

Kazeta.inforen blogosferaren irudia.

Iparla elkarteak sustaturiko egitasmoa da www.kazeta.info. Ipar Euskal Herriko barnekaldean izanen du egoitza nagusia, Donibane-Garazin, eta urriaren 1tik goiti egunero-egunero berriak eta iritziak, soinuak eta irudiak zabalduko ditu «inoren lekua hartu baino hutsune bat betetzera datorren komunikabideak». Euskara eta internet uztartuz, hizkuntzaren normalizazioaren bidean bere ekarpena egin nahi du egunkari berriak

Bidarteko Izarbel teknopolean Teknologia Berrien Sustapenerako Agentziak (ANTIC) duen egoitzean buruturiko ekitaldian Iparla elkartearen lehendakaria, Agus Hernan, kazeta.inforen editorea, Maite Ubiria, eta egunkari berriaren kazetaria, Gaxuxa Arranbide izan ziren.

Bidarteko Izarbel gunera hurbildutako kazetariek www.kazeta.info egunkariaren lehenengo azala ikusteko parada izan zuten. Aldaketa ttipi batzukin gaurdanik euskal irakurle orok, eta bereziki, Xuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko biztanleek atxemango duten informazioaren aurrerapena eskuratuz.

Iparla elkartearen lehendakariak nabarmendu zuenez ««inoren lekua hartu baino, konkurrentziarik gabe, hutsune bat betetzera datorren komunikabidea» da kazeta.info. Bestalde, teknologia berrien laguntzaz, herritarrengandik hurbil diren berriak zabaldu eta hizkuntzaren normalizazioaren bidean bere ekarpena egin nahi duela kazeta berriak nabarmendu zuen Agus Hernanek.

Pantaila handi batean web berriaren azala erakutsiz, «euskal kazetariek medio ezberdinetan eta soporte ezberdinak erabiliz eginen duten lanaren erakuslehioa izateko xedea duela kazeta.infok» azaldu zuen Maite Ubiria web berriaren editoreak.

Hala nola, irratigintzan eta bideo ekoizpenean ari diren hainbat komunikabide eta elkarteekin kolaborazio akordioak bultzatuko ditu kazeta.infok, «gu baino eskarmentu handiago duten beste euskal komunikabideekin harreman iraunkorrak errotu nahi ditugu», Ubiriak gaineratu zuenez.

Teknologia berriekiko jendeak duen atxikimendu gero eta handiagoa izanik, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 14.00etan eguneko kontakizuna zabalduko duen kazeta berriak «mugaz gaindi, eskual lurralde ezberdinen arteko loturak eta harremanak indartzeko tresna baliagarria izan nahi duela» agerian geratu zen aurkezpen ekitaldian.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

icon

H. Etxeberria

2008-10-01

Ongi etorriak. Bazen beharra, bai!

icon

haritz

2008-10-01

Zorionak eta ongi etorri!

icon

Dani

2008-10-01

Ongietorririk beroena, ea "hegoalde"koek "iparraldea" hobeto ezagutzeko aukera daukagun. Euskal Herria eta euskara jalgi bitez sarera. Zorte on

icon

Fermin Munarriz

2008-10-01

Zorionak eta bide luzea izan!!! Zorte ona!

icon

Fermin Munarriz

2008-10-01

Zorionak eta bide luzea izan!!! Zorte ona!

icon

joseba felix tobar-arbulu

2008-10-01

Zorionak. Biba zuek!

icon

aketza

2008-10-01

Hego Euskal herritik ongietorririk beroena,gaurtik aurrera zuen irakurlea izango nauzue.

icon

ikatza

2008-10-01

Lan ederra! Euskalgintzarako foku berri bat eta Iparralderekin harremana sendotzeko tresna bat. Irakurle bat irabazi berri duzue

icon

ibai

2008-10-01

Eskerrik asko! Beti nahi izan dut Ipar Euskal Herrian gertatzen denaren berri edukitzea, eta zuei esker lortuko dut hori. Animo eta aurrera!

icon

Jon

2008-10-01

Ongi etorri kazeta.info!
Besarkada handi bat Idiazabaldik!

icon

franki

2008-10-01

Aupa zuek!! Ongietorriak. Euskarazko komunikabide berri bat euskal Herrian gertatzen dena zabaltzeko. Luzarorako izan dadila

icon

Teketen

2008-10-01

Zorionak orain lana lana ta lana.

icon

ANA

2008-10-01

ZORIONAK BENETAN , IPAR EUSKAL HERRIA HOBETO EZAGUTZEKO AUKERA PAREGABEA . ZORTE ON ETA ESKERRIK ASKO .

icon

KR

2008-10-01

ZORIONAK !
ALL'ARREMBAGGIO, PIRATI LIBERTARI DEI PIRENEI !
FORZA E CORAGGIO, E AVANTI A TUTTA !

icon

rafa

2008-10-01

ongi etorri,

besarkada bat usansolotik

icon

Aitor

2008-10-01

Zorionak eta eskerrik asko.

icon

txerra

2008-10-01

Goien esan deurien moduen, oin toketan dana beharra eittie da. Aitzina ba ...

icon

Iban Arregi

2008-10-01

Zorionak Bertako Hedabideak-EKT-koon izenean. Bidean ikusiko dugu elkar. Animo!

icon

Markotx

2008-10-01

Ongi etorri!! ikasle naiz zaragozan (Baigorrikoa niz)ta Euskal Herriko aktualitate segitzeko zuei esker posible izaten ahal da,milesker ainitz. besarkada bat Zaragozatik!!! Zorte on!

icon

iñaki

2008-10-01

Zorionak ta ekin gogor lanari!

icon

xabier fernandez

2008-10-01

Zorionak Bilbotik, aurrera gelditu barik!

icon

xabier ezkerra

2008-10-01

Benetan!, aste hontako hitza --Aintzina!! dugu

icon

ptx irratia.com

2008-10-01

Webgune bat, blog bat, Interneten euskaldunok zerbait sortzen dugun aldiro, urratsa handi bat eman dugu.
Une horretatik aurrera, eduki gehiago izago da sarean, gehiago ikusiko gaituzte, eta zer irakurri eta ikusi gehiago izango dugu guztiok.
Guk Lapurdi, Behenafarroa eta Zubearoari buruz gehiago jakitea gauza bat da, baina garrantzitsuago iruditzen zait, herrialde hoietako euskaldunek komunikaziorako lehio berri bat izatea, nolakoa gainera.

icon

ibusg

2008-10-01

Zorionak eta zorte on!

icon

Joseba

2008-10-02

Zorionak eta ongi etorri! Etorkizun luze eta oparoa opa dizuet!

icon

JON IJURKO (IBARRA)

2008-10-02

EUSKALERRIA ERAIKITZE BIDEAN ETA ASKATASUNAREN ALDEKO BESTE TRESNA IZANGO DELAKOAN, ONGI ETORRI, MILA ESKER, ETA AURRERA. EUSKAL PRES@K ETXERA.

icon

aitor

2008-10-02

zorionak! EHak euskal prentsa gehiago behar du! mila esker zuen aportazioa egiteagatik!

icon

Koldo

2008-10-02

Zorionak. Sarean beste ekarpen bat gehiago euskeraz. Barri pozgarria, benetan. Eutsi goiari.

icon

juantxo

2009-06-30

Zorionak,etorkizun luze baterako.Aupa EH

Komentarioa idatzi