Korrika 17.a motorea berotzen hasi da Euskal Herri osoan milaka euskalakari hartzeko prest
AEKko ordezkariek Korrika 17.a aurkeztu dute, iragan ostiralean, Baionan. Euskararen aldeko lasterketa erraldoia heldu den apirilaren 7an abiatuko da Trebiņutik eta hamaika egunez, gau eta gauez, gelditu gabe, euskararen aldeko mezua zabaldu ondoren apirilaren 17an Donostian bururatzeko. Ipar Euskal Herrira apirilaren 11an, arratsalde ondarrean sartuko da Saratik eta Baiona, Miarritze, Donapaleu, Maule Garazi, Kanbo eta Uztaritzetik igaro ondoren Hendaiatik hartuko du berriz Hego Euskal Herriko bidea.
Maite UBIRIA | BAIONA
"Maitatu, ikasi, ari... Euskalakari" izanen 17. Korrikaren leloa. Euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren edizio berri honetan AEKk Euskaltzaindia omenduko du, eta euskal hizkuntzaren zaintzaz arduratzen den akademiaren oniritziaz "euskalakari" neologismoa sortu du helduen euskara irakaskuntzan diharduen erakundeak.
Euskalakaria euskara maite, ikasi eta bereziki erabiltzen duen pertsona da, eta hitz berri horren bidez euskararekiko jarrera arkiboa duten jende guziak ohoretan ezarri nahi ditu AEKk.
Berrikuntzekinsegituz, eta belaunaldi berriak erakartzeko xede, euskalaklip lehialeta sortu du AEKk korrika kulturala kari. Ikus-entzunezkoen sorkuntzari lekua utziko diote bideo lehiaketa berezi horretan. Partehartzaileek otsailaren 25a aitzin igorri behar dituzte haien bideoak korrika17@gmail.com-era. Bideo onena aukeratzeko bozketa on line eginen da, Korrikaren webgunean emandako botoen bidez.
Bestalde, Korrika Laguntzailea kanpainia deja hasia da. Korrika ekonomikoki sostengatuko dituzten jendeek pin-a bat eta saltoki ainitzetan merkeago erosteko parada ematen duen txartela jasoko dituzte.
Ipar Euskal Herriko ibilbidea
Euskararen aldeko lasterketa bi egun izanen digu gure artean. Apirilaren 11an arrats ondarrean sartuko da Lapurdin, Saratik. Gauean Senpere, Miarritze, Baiona eta Hazparne barrenean igaro ondoren, goizean goiz Donapaleu eta Maule bisitatuko diru Korrika 17.ak.
Eguerdia pasatxo Garazin izanen da eta handik Itsasu, Uztaritze, Senpere edo Donibaneko bazterrak ikutu ostean Hendaiatik Gipuzkoan sartuko da.
Komentarioak
kritikoa
2010-12-20
Aurten ez zen iparraldean bukatuko. Ez zen gure txanda azken eguna ospatzeko? Horren ordez astean zehar eginen da, ezta ere asteburu batean, penagarria da...
Julen
2010-12-21
Korrika da Euskal Herri osoko mugimendu bat... Korrikak, nere ustez, ez lioke kasurik egin behar "Hegoaldeari", "Iparraldeari" ez eta zuri!
Korrikak ez du mugarik! Euskal Herriaren euskalduntzeko bidean, zu bezalako jendea oztopoak baizik ez dira!
Astean zehar, asteburuan, korrika denboran, korrika aurretik, korrika eta gero... euskarak bere lekua behar du!
TXOTX
2010-12-21
Kritikoari
Ez duzu uste aski arazo baditugula gure Herrian?Ez gaitezela kalkulu horietan sartu eta gure indarrak atxik ditzagun garrantzitsu diren beste ainitz gauzentzat!Penagarria den gauza bakarra zure pentsamoldea da.
Eta Iparraldetik idazten dizut.
Kritikoa
2010-12-21
helburu bera dugu, Euskararen garapena. Iparraldean Euskarak ahalegin handiagoa behar du hegoaldean baino (nahiz eta hegoaldean ere mehatxatua izan), asteburuan pasatuko balitz, jende gehiago unkituko luke (nik parte hartuko dut, Euskararen animatzaile sutsua naizelako) baina pesta handia izan aparte, Euskararen mugagabeko ospakizun ederra izan aparte eta dirua bildu aparte Korrikaren erronka jendea sensibilizatzea da eta erraiten dudan gauza bakarra da domaia dela asteburuan ez pasatzea. Ez tronpatu, ez naiz Pierre de Lancre edota MAM bezalako tipuletako bat.
Astean zehar sekulan ez baino hobekio da, gauza da garai batean iparraldeko AEKko zuzendariek borroka egin behar izan zutela Korrika pasarazteko asteburuan (goiko arazoiengatik)eta 5 urtetan behin iparraldean bukarazteko.
Julen: ados naiz zurekin bainan errealitatean Euskara ofiziala da hegoaldean, aldiz iparraldean eskubide horren alde borroka egin behar dugu oraino. Gutti dira hegoaldean "Euskara" hitza ezagutzen ez dutenak, aldiz iparraldean andana bat. Horiek ere sensibilizatu behar dira.
Txotx: iparraldetik idazten dut, nere aberria Euskal Herria da (Tuteratik Gixunerat Karrantza eta Izabatik pasatuz), euskaldun berria naiz, nere pentsamoldea: Euskara hedatzea lau haizeetarat, ahalik eta jende gehien unki dezan. Okerra naiz?
GUZIERI: DENOK KORRIKARAT


- 




