Laneko ezbeharrek bigarren hildakoa utzi dute dagoeneko aurten Xiberoan

Argitaratua: 2010-03-21 21:42:57

Hiru langile hil dira dagoeneko aurten Ipar Euskal Herrian eta horietarik bi xiberutarrak ziren. 77 urteko laborari bat joan den larunbatean hil zen Sohütan traktorearekin istripua izan eta haren azpian harrapatuta geratu ondoren. Georges Saspiturry laboraria larre aldapatsuan lanean ari zen eta traktorea irauli eta gero maldan behera 3 bat metro egin zituen.

Lan ezbeharrek aurten utzi duten hirugarren istripua joan den larunbatean, arratseko 16.40etan, gertatu zen Sohütako Hoquy auzoan. Georges Saspiturry, 77 urteko laborari bat, lanean ari zen bere traktorearekin larre aldapatsu batean. Traktorea irauli eta maldan behera erori zen. Laboraria traktorearen azpian harrapatuta geratu zen. Sorospen zerbitzuek ezin izan zuten ezer egin langilearen bizitza salbatzeko.

Modu beretsuan zendu zen, joan den urtarrilaren 6an Urdiñarben Jean Pierre Lopepe 49 urteko nekazaria. Garaibi auzoko lagunak lanean ari zen eta traktorea irauli era gero makinaren azpian harrapatuta hil zen.

Bestalde, Franck Subercaze, zuhaitzak kimatzen ari zelarik hil zen, urtarrilak 8an, Hazparnen. 38 urteko langilea Labiri auzoan lanean zen eta lurrera erori ondoren hil zen.

Azkenik, gogoratu behar da urtarrilak 21ean Hendaiako "L'Épaulard" itsasontzia Biscarrose (Landak) parean hondoratu zela. Lezon (Gipuzkoa ) bizi zen 54 urteko marinel bat, Manuel Loura Simes-en, hil zen istripu horretan.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi