Langile batek bere buruaz beste egin du Biarritzen
54 urteko gizon bat hilik atzeman dute, joan den astearte goizean, Biarritzeko higiezin bulego batean. Gizonak bere buruaz beste egin du eta lankideek gutun bat aurkitu dute bere mahainaren gainean. Eskutitzean lanean zituen arazoak aipatu ditu langileak. Iduriz, badira zonbait hilabete lan harreman zailak zirela-eta plenta bat ezarri zuen. Poliziak ikerketa zabaldu du aferaren karietara.
France Bleu irratiak eguerdiko albistegian zabaldu du berria. Joan den asteartean langile bat hilik atzemana izan da Biarritzeko bulego batean. Preseski 54 urteko gizona Square Habitat etxe-agentziak Agilera auzoan duen egoitzan aurkitu dute.
Goizeko bederatzi eta erdiak pasatxo, lankideek lepotik zintzilik atzeman dute gizona. Bere mahainaren gainean gutuna bat aurkitua izan da.
Idatzi horretan lanean zituen arazoak aipatu ditu suizidatzeko arrazoiak azaltzeko orduan. Iduriz, badira zonbait hilabete langileak plenta bat ezarri zuen janeko lan harreman zailak zituela salatuz.
Gizonak 54 urte zituen eta hiri haurren aita zen. Familia guziz hunkiturik agertu da gertatutakoaz. Ez zutela itxoiten horrelako zerbait gertatzea erran dute. Izan ere, azkenaldion orain hildakoaknahiko sarri aipatzen zituela lanean zituen arazoak gaineratu dute.




