Lazkaoko PSEren egoitzan ETAk leherrarazi duen bonbak kalteak eragin ditu
ETA erakunde armatuaren izenean mintzatu den pertsonak oharrarazi du bonba lehertuko zela. Iduriz, ordutegiaren gainean gaizki-ulertzeak izan ondoren, goizaldeko 3.00ak aldera zartatu da bonba. Lehergailuak kalte ugari eragin ditu PSEk Lazkaon (Gipuzkoa) duen egoitzan.
Ertzaintzak hartu du beregain atentatuaren nondk-norakoak ikertzeko lana. Barne Saileko iturriak aipatuz, bonbak bost eta hamar arteko kilo lehergailuz osaturik zela zabaldu dute hainbat komunikabidek.
Inoz ez da zauritu, baina leherketak kalte handiak eragin ditu eraikinean. PSEK bere lan politikoarekin segituko duela berretsi du eta Lazkaoko Herriko Etxeak bilkura berezia deitu du erasoa gaitzesteko.




