"Le Jornal de Noticias" kazetaren arabera, Espainiako zerbitzu sekretuek ezkutuko operazioak burutzen dituzte Portugalen
Le Jornal de Noticias kazetaren arabera, Espainiako zerbitzu sekretuek ezkutuko operazioak burutzen dituztela Portugalen ETAren kontra. Portugaleko kazetak emandako informazioaren arabera, ETAren arma biltegiaren aurkikuntzak agerian utzi duenez, Espaniako CNIko (zerbitzu sekretua) agenteek ezkutuko operazioak burutzen dituzte Portugalen.
"Le Jornal de Noticias" hedabideak azaldu duenez, "Portugaleko Gendarmeriak aspalditik espainiar agenteen mugimenduak sumatu ditu, baina espainiarrek ez dute inoiz horren berri eman ez da ETAri buruz dituzten informazioak portudaldarrekin konpartitu ere " .
"Le Jornal de Noticias"k nabarmendu duenez, informazio falta horrek Obidos herrian aurkitutako arma biltegiari buruz Madrilek eta Lisboak agertu dituzten kontraesanak azalduko lituzke.
Hartara, Portugaleko Justizia eta Barne Administrazioaren Ministaritzak ustez ETAk erabiltzen zuen txaletan 800 kilo lehergailu atzeman dituztela ezagutzera eman duen bitartean, Madrilgo barne Ministaritzak 1500 lehergai aurkitu dituztela zabaldu du.




