"Le Monde" egunkariak Jon Anzaren «desagerketa susmagarria»ri buruz informazio sakona eman du

Argitaratua: 2009-12-04 03:31:01

Apirilaren 18an, goizean goiz, Jon Anzak trena hartu zuen Baionan Toulousera joateko. Geroztik Ahetzen bizi zen preso ohiari buruz inolako berririk ez dago. Laster zortzi hilabete beteko dira «desagerpen susmagarri» horretaz. Preseski, izenburu hori ematen dio Isabelle Mandraud kazetariak "Le Monde" egunkarian argitaratutako artikuluari. Idatzi horretan afera sakonki aztertzen du kazetariak eta gaur arte ez ezagunak ziren hainbat xehetasun ematen ditu bai Anzaren desagerpeni buruz baita Mugika Dorronsoro errefuxiatuak jasandako bahiketari buruz. Artikuluaren euskarazko bertsioa eskeintzen du KAZETA.INFOk.

Maite UBIRIA | BAIONA
Jon Anzaren desagarpenaren oihartzuna Parisera heldu da. Preseski, hilaren 18an ETAren militantea desagertu zenetik 8 hilabete beteko dira, eta data esanguratsu horretan bilkura publikoa eginen dutela Parisen esanez abiatzen du bere artikulua Isabelle Mandraud kazetariak.

Atzo arratsaldean agertu zen artikulua LeMonde.fr atarian, baina irakurle gehienek gaur goizean kioskora joaterakoan jasoko dute berria. "Une étrange disparition" / "Desagerpena susmagarria" izenburupean, maiatzaz geroztik afera larri honi buruz izandako albiste nagusiak biltzen ditu kazetariak.

Isabelle Mandraud-ek Anzaren neska-laguna, familiaren abokatua eta Askatasuna elkartearen ordezkarien adierazpenak jasotzen ditu. Bir maneran, Baionako prokuradorea eta frantziar poliziaren azalpenak baliatzen ditu kazetariak artikulu luze bezain sakona osatzeko.

"L'express" astekariak, "ETAren martiria" lelopean argitara emandako artikulua kenduta, orain arte Frantzia mailako egunkari batean «Anza afera»ri buruz plazaratutako informazio mamitsuena da gaur "Le Monde"k argitara eman duena.

Anzaren desagerturil zegoela jakin zenetik, Kronologikoki «Anza dozierra»ren baitan izandako albiste nagusiak jasotzearekin batera, xehetasun berriak ematen ditu Pariseko egunkariaren kazetariak. Hala nola, ETAk bere agirian emandako xehetasunek frantziar polizien artean sortu zuten harridura islatzen du. Fantziako polizi iturriek aitortzen dutenez, agiri horren ondorioz hainbat egiaztapen egin zituzten eta ikerketa horiek ETAk emandako informazioa berretsi zuten.

Bestalde, Anza «noizean behin» zelatatzen zuen Poliziaren ustez, preso ohia «zirkuitotik kanpo» zegoen, eta bere iritzia indartzeko 2008ean iheslariari atxeman zioten minbizia aipatzen du.

Baionako prokuradorea, Anne Kayanakisek, «Poliziak ez duela itxura egin» eta Anza benetan bilatu duela ziurtatzen du, nahiz eta bilaketa horren emaitza eza aitzinean bere «harridura» agertu.

Era berean, Gara egunkariak urriaren 2an argitaratutako artikuluaren mamia ezagutu eta gero «Frantziako enbaxadaren bidez espainiar justiziaren elkarlana eskatu zuela» jakitera ematen du prokuradoreak.

Familiak Rubalcaba ministroak zabaldutako ihesladiaren hipotesia eta baita Anzaren suizidioaren aukera ere baztertzen dituela zahazten du artikuluak.

Bestalde, Espainiako Polizia desgarketaren erantzule eginez, ETAk gerra zikinaren oroimenak berpiztu dituela, eta garai ilun hori aipatzea soilik «oso delikatua dela gaur egun ere Euskal Herrian» azpimarratzen du kazetariak.

2007ko abenduan, ETAk Capbretonen «Frantziako Barne ministerioko kotxe kamuflatu batean zihoazen espainiar polizi bi» hil ondoren bi estatuek polizien arteko koordinazio arloan «aurrerapausu berriak» eman dituztela jasotzen du artikuluak. « Lankidetza eredugarria da », azaltzen du Loic Garnier bi estatuen poliziak biltzen dituen UCLAT, Terrorismoaren aurkako Koordinazio taldearen buruak. Jon Anzaren desagerketan Espainiar Poliziaren inplikazioa erabat baztertu behar dela sostengatzen du frantziar komisarioak.

Izan ere, Anza desagertu aitzin, beste kasu izugarria gertatu zela agerian utzi du "Le Monde"k. Juan Mari Mugika Dorronsorok salatu bahiketari buruzko ikerketa zabalik dagoela esan eta gero, afera horretan Frantziako Poliziak jorratu duen pista nagusiak «lau espainiar telefono mugikorrera» eramaten duela deskubritzen du egunkariak.

("Le Monde" arrartsaldeko egunkaria izanik, atzo zabaldu zuen interneten bidez aipatu artikulua. Gaur kioskoetara heldu den idatzia jatorrizko hizkuntzan hemen irakur daiteke )


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

icon

JOXE

2009-12-04

zer egin duzue jonekin?

icon

BEHAR

2009-12-04

Zergatik ez da hau egunkari euskaldunentzat agertzen?



Espainiar Poliziaren inplikazioa erabat baztertu behar dela uste du

.

"Depuis, les policiers espagnols peuvent intervenir armés sur le territoire français, en partenariat avec leurs collègues. "C'est une coopération exemplaire", souligne le commissaire divisionnaire Loïc Garnier, chef de l'unité de coordination de la lutte antiterroriste (UCLAT) dont l'organisation accueille en permanence deux fonctionnaires espagnols. Pour lui, l'implication de la police espagnole dans la disparition de Jon Anza "est totalement exclue".

icon

@

2009-12-04

Terrorismoaren aurkako Koordinazio taldea = G.A.L.


FRANTZIA ETA ESPAINIA TERRORISTA ZIKINAK .
EUSKAL HERRIAK EZ DU BARKATUKO !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

icon

oihana

2009-12-04

Ondo irakurri BEHAR da. Artikuluan poliziaren adierazpenak jasotzen dira:

"2007ko abenduan, ETAk Capbretonen «Frantziako Barne ministerioko kotxe kamuflatu batean zihoazen espainiar polizi bi» hil ondoren bi estatuek polizien arteko koordinazio arloan «aurrerapausu berriak» eman dituztela jasotzen du artikuluak. « Lankidetza eredugarria da », azaltzen du Loic Garnier bi estatuen poliziak biltzen dituen UCLAT, Terrorismoaren aurkako Koordinazio taldearen buruak. Jon Anzaren desagerketan Espainiar Poliziaren inplikazioa erabat baztertu behar dela sostengatzen du frantziar komisarioak".

icon

nnnn

2009-12-04

GAL : Gobernar Asesinando Legalmente!
NUN DA JON ?
HERRIAK EZ DU BARKATUKO !!!!!!

Komentarioa idatzi