38 egun gose greban bete dituen Lorentxa Guimonek ahuleziak jota dago eta edateko zailtasunak ditu
Joan den larunbatean, Etxerat ea Askatasuna elkarteek agerraldia egin zuten euskal presoaren egoeraren berri emateko. Bob EDME argazkia.
Lorentxa Guimon presoak 38 egun gose greban bete ditu gaur. Etxekoekin izandako azken hartu-harremanean hauxe aitortu du presoak: ahuleziak jota izan arren xutik atxiketzeko agintzen diotela funtzionarioek, hala nola telefono deia edo presoen zenbaketan egiteko orduan. Funtzionarioekin ika-mika izan ondoren soilik lortu du kadiran eserita gelditzeko baimena. Joan den urtarrilaren 2an baraualdia abiatu zuenetik 12,5 kilo galdu ditu eta ura edateko arazoak baditu.
Joan den larunbatean Baionan egindako agerraldian «egoera kritiko baten atarian gaudela » ohartarazi dute Etxerat eta Askatasuna elkarteek. Bestalde, Angeluko presoari gerta dakiokeenaren »erantzule bakarrak Michelle Alliot Marie Justizia ministroa eta Roanneko espetxearen zuzendaria» direla ohartarazi dute.
Espetxeko zuzendari, Chailloux andereari, Lorentxa Guimonek pairatzen duen egoerari «autismoarekin» erantzutea leporatu diote. Bizi baldintzen okertzeak, «muturreko erantzunak» ekartzen dituela azaldu dute. Isolamendu egoera salatzeko eta bisita kopuruen murrizketa bortitza salatzeko gose greba abiatu zuen Guimonek gogora ekarri dute, larunbat goizean Baionan, aipatu elkarteen eta presoaren familiarrek.
«Egoera kritiko baten atarian gaude», azpimarratu ondoren, dei bana zabaldu dute. Alde batetik, euskal jendarteari funtsezko eskubideen defentsan jarduteko eskatu diote. Bestalde, hedabideei, «aferak duen dimentsioa» isla dezaten eskatu diete.
KAZETA.INFOk jakin ahal izan duenez, euskal presoa oso ahul dago. Hala eta guztiz ere, funtzionariek telefono deia egiteko edo zenbaketa egiteko unean kadiran eserita egon ordez xutik atxikitzeko agintzen diote. Funtzionarioekin kalapita izan ondoren solik lortu du eserita egoteko baimena.
Asteburuan zehar Angeluko presoaren egoera salatzeko mobilizazioak izan dira. Hartara, 100 pertsona bildu ziren ostiralean Donibane-Ziburun egindako elgarretaratzean. Hendaian auto-karabana egin zuten eta Baionan bizikleta martxa.
Komentarioak
jotairri
2010-02-09
besarkada handi elkartasunezkoa Lorentxari. Indarra eta maitasuna.


- 

