Lorentxa Guimonek bertan behera utzi du gose-greba Roannetik eramango duten bermea jaso ondoren
Ezkerretik eskuinerat, Patxiku Guimon, Lorentxaren anaia, Xabier Guimon, bere aita, et Anaiz Funosas Askatasunako bozeramalea, joan den larunbatean eskeinitako prentsa-aintzinekoan. Bob EDME argazkia.
Lorentxa Guimon euskal preso politikoak 39 egun egin ditu gose greban. Astearte arratsean borrokaldia eten egin du Roanneko espetxeko zuzendaritzaren aldetik Rennes-eko (Bretaña) espetxera bidaliko duten bermea jaso eta gero. Bestalde, presoak eskatzen zuen bezala bisita baimena guziak berreskuratuko ditu eta espetxe zuzendaritzak Lannemezanen preso duen senarrarekin bisita ukaiteko aukera aztertuko du.
Larunbat goizean bere senideek azaldu zutenez, urtarrilaren 2an protesta abiatu zuenetik 12,5 kilo galdu ditu, edateko zailtasun ditu eta arrunt ahuldua bada. Isolamendua salatzeko abiatu zuen borroka.
Askatasuna eta Etxeratek "Lorentxa Guimonen egoerarenarduradunak" nortzuk diren argiki adierazi zuten. Presoen egoera zuzenki kudeatzen duen Michele Alliot-Marie Justizia ministroari eta Roanneko presondegiko zuzendaria, Chailloux andereari, egotzi zizkietelarik.
Joan den honetan, Ziburun, Baionan eta Hendaian Lorentxa Guimonen aldeko sustengu ekintzak burutzen ziren bitartean, ordezkari politiko batzuk egoera salatu dute.
Bestalde, Louis Mermaz, Isere departamenduko senadore sozialista, zeinak larunbatean bertan Justizia Ministeritza deitzen saiatu zen, Alliot-Marie-ri idazteko engaiamendua hartu zuen. Ildo berean, Jean Lassalle, Pirinio Atlantikoetako diputatu zentrista ministroari idazteko prest azaldu zen.
«Euskal preso politikoei aplikatzen zaien espetxe politikak (urrunketa, sakabanaketa, isolamendua, eskubide guzien urraketa, bizi arteko zigorrak...), Lorentxarena bezalako muturreko erabakiak hartzea baino ezin du ekarri» nabarmendu zuen elkarteak.
Atzo arratsaldean zabaldu zen berria. Angeluko presoak gose-greba bertan behera utzi du bere isolamendu egoera salatzeko urtarrilaren 2an abiatu borrokaldia. Roanneko espetxeko zuzendaritzak heldu den egunotan Rennes-eko espetxera igorriko duten bermeak eman eta gero eten egin du Guimonek bere protesta. Bestalde, presoak eskatzen zuen bezala bisita baimena guziak bereskuratuko ditu eta espetxe zuzendaritzak Lannemezanen due senarrarekin bisita ukaiteko aukera aztertuko du.




