Lurralde Kontratuaren bigarren fasea adostu dute

Argitaratua: 2009-07-02 12:23:40

Ipar Euskal Herrirako Lurralde Kontratuaren bigarren batzorde eragilearen bilkura egin zen atzo Baionan. Hitzarmenean aurreikusiak ziren hirurogei eta hamazazpi ekintzetatik hamalauen gauzapena erabakirik izan dira eta hiru arlotan banatu dituzte. Bigarren fase honetarako 11, 23 milioi euroko aurrekontua finkatu dute.

Estatu, Kontseilu Nagusi, Hautetsien Kontseilu, Garapen Kontseilu eta akitania Kontseiluko ordezkariak bildu ziren atzo Lurralde kontratuaren hamalau ekintza adosteko. Hamalau ekintza horiek hiru arlotan banatu dituzte eta 11, 23 milioi euroko aurrekontua finkatu dute bigarren fase honendako.

Lehen atalean lurralde konpetitibo eta arduradun bat eraikitzeko heldurua aipatu dute bilkuran. Horretarako laborantxako eligagaien arloan lan egiten duten enpresak cluster batean egituratzeko egitasmoa gauzatuko dute, kalitatezko laborantza baloratzen dituzten desmartxak sostengatuko dituzte eta ardi terrailari sostengu berezitu bat eskainiko dute.

Azkenik, Bultza plataforma ekonomikoa Ipar Euskal Herri osoan hedatzeko asmoa aipatu dute ere lurralde konpetitibo eta arduradun baten osatzeko heburua bete ahal izateko esperantzarekin.

"Elkartasunezko, orekatu eta harmonizatua den Euskal Herri bat eraiki dezagun" izenburuko bigarren arloan bost ekintza gauzatzea erabaki dute. Lurralde antolaketa iraunkor baterako ikuspegi bateratua lantzeko ekimena bultzatuko dute. Itsas zaborren flujoa hobetu, edo, "Osasun mentalaren" sarea osatu dira besteak beste helburua aitzina eramateko.

Azken sailean, berriz, euskararen erakaskuntza eta gizarte erabilpena sustatzeko egitasmoa adostu dute. Horretarako 2,5 milioi euroko laguntza, Lapurdi hegoaldeko kostaldearen bilakaeraren zainketa, edo "Corniche basque" deitu gunea baloratu proiektuak bideratuko dituzte.

Lehen pausoa

Hirurogei eta hamazazpi ekintza gauzatzeko erabakiarekin Estatu, Kontseilu Nagusi, Hautetsien Kontseilu, Garapen Kontseilu eta akitania Kontseiluko ordezkariak lurralde antolaketari begira.

Atzo iragan zen bigarren fasea bazen ere, jadanik Lurralde kontratuan finkatuak ziren hirurogei eta hamazazpi ekintzetatik hogei eta zazpi abiatuak direla jakinarazi dute agintariek. Orotara, 49 milioi euro sahutuak izan dira mementuz, bigarren fase honetarako aurreikusi dituzten 11, 23 milioi euroak kondatu gabe.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi