Lurrama berrikuntzaz beterik dator azken urteotako jende anitza biltzeko gogoz

Argitaratua: 2008-10-06 20:05:59

Maryse Cachenaut Lurrama elkarteko presidente ordeak azaldu duenez «formula orokorra atxikiko dugu eta mezua ere bai, Lurrama laborantza iraunkor eta herrikoiraren ispilu izanen baita». Bere lehenengo bi ediziotan oso arrakastatsua suertatu da feria, iaz 35.000 lagun bildu zituelarik. Urriaren 31tik azaroaren 2 rarte ospatuko den nekazal erakustaldian berrikuntza franko izanen dira.

Baionan eskeinitako prentsa agerraldian azaldu zutenez, ingurumenari eta umeei eskeinitako guneak handiagoak dira aurten. Hala nola profesionalekin animazioak proposatuko dira esparru horietan.

Beste urteetan bezala, laborari, eta oro har ekoizlea, eta kontsumitzailearen arteko loturak sendotu nahi ditu Lurramak. Horri begira eta laborantzaren mundua sakonki aztertzeko hainbat mahainguru antolatu dituzte. Besteak beste, erregaien gaia, mundu mailan laborantzak bizi zuen egoera edo ekoizpen ekologikoa artzertuko dira eztabaida horietan.

Kazetarien galderei erantzunez, Euskal Herriko Laborantza Ganbara epaitegietan zerbait larria izanik ere eraginik ez duela Baionan eginen den erakusketan.

«Lurramak bazkide anitz ditu eta horregatik bere tokia hartu du» adierazi zuen elkarteko presidente Pantxo Bomboirek.

(Lurramari buruz xehetasun gehiago izaiteko ikus: www.lurrama.com)


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

icon

ptx

2008-10-07

Kazeta.info begi onez hartu dugu euskal blogosferako erabiltzaile eta eduki sortzaileok. Baina mesedez, Interneteko medioa izanik... baliatu sarea ongi.
Adibidez, Lurramak webgune berria du, zergaitik ez lotura bat gune horretara?
Ipar Euskal Herriko gune euskaldunak interesgarriak dira oso, hemengo irakurleentzako.
Interneteko kazetaritzak baditu idazteko eta komunikatzeko molde batzuk, hoietara egokitu behar dugu Informazioaren aroko kazetaritza, ezta?
Begirunez, zuen irakurle batek.

Komentarioa idatzi