Michèle Alliot-Marie: «Erabaki honek ez du zalantzan jartzen AHTren egitasmoa»

Argitaratua: 2009-06-11 12:12:13

Michèle Alliot-Marie Frantziako Gobernuko Barne ministroak eta Dominique Bussereau Frantziako Garraio estatu idazkariak Baiona eta Hendaia arteko Abiadura Handiko Trenbide berria egiteko proiektua gelditzea erabaki zuten. Informazioak hainbat erantzun eragin zituen eta gaur "Le Journal du Pays Basque"k Michèle Alliot-Marie ministroari hitza utzi dio erabaki honen nundik norakoak azaltzeko.

Hona hemen, "Le Journal du Pays Basque" kazetaren erredaktore-buruak, Goizeder Tabernak, posta elektronikoaren bidez Frantziako Barne ministroarekin izandako elgarrizketaren pasarte nagusien itzulpena:

Euskal Autonomi Erkidegoa eta Baiona lotuko lituzkeen trenbide berri bat eraiki gabe Europako diru laguntzari ez da eskuratuko. Hendaian eta Bordale arteko zatia Europaren parte hartzea gabe eramangarria izan daiteke? Zenbateko parte hartze ekonomikoa izanen da bakoitzarentzat?
Lekuko hautetsi eta euskal kostaldeko herritar frango bezala, Bordale-Akize-Gazteiz-Madrid lotuko dituen AHT-ren alde naiz. Beti errana izan dut. Aldiz, Euskal Kostaren inguramena zeharkatuko duen bigarren trenbide baten beharra baden edo ez galdetu behar da.

Azken urte hauetan Herritarrei eta hautetsiei emaiten zitzaizkien argudioak dudakorrak bezai kontraerrankorrak ziren. Gisa hartan, apirilean Dominique Bussereau Frantziako Garraio estatu (RFF) idazkariarekin bildu nintzen puntu baten egiteko. Okasio honetan, Bussereauk onartu zuen abiadura handiko lotura gaur egungo trenbidearen bitartez egin daitekela, konponketa batzu eginez gero. Beste trenbide baten eraikitzeko beharra agertuko da soilik lehena betea izanen delarik RFF-en arabera. Hau hemendik 20 urte aitzin ez litaike gertatu behar. Beharrik ez litaike izan behar batere barnekaldean pleitei zuzendutako beste bide bat egiten bada. Azken alditan inkestak zentzu hau hartua du iduriz.

Hala, elgarrekin ondorioztatu dugu inkesta segitzeko beharrik ez dagoela bigarren trenbide baten eraikitzeko Baiona eta Biriatu artean, edo bederen behar izanez gero hemendik 20 urtetara izanen dela. Erabaki honetan ezerk ez du AHT zalantzan ezartzen edozein ibilbideetan. Alderantziz, hobetzeko lanak baizik ez dira egitekoak, beraz lasterrago martxan ezarriak izanen da.

Finantzazioari doakionez, berriz, Tours-Bordale zatia ez da oraindik onartua. Bortxaz, Baiona-Espainia zatiarena ere ez da erabakia. Edo erabakia hartua izan da, baina adostu bada hautetsien eta ministroen gibeletik egina izan da.

Zergaitik galdegiten duzu RFF-ri pleitei zuzendutako bigarren bide baten eraikitzeko inkesta eramatea, lehen bideak segurtatzen ahal duelarik? Arazoa Pirinio zentrora desbideratzeko maniobra bat ote da? Non eta noiz sortuko den pleitendako bidea zehazten al duzu?
Lehenik, nik ez dut deus galdegiten zuzenean nere konpetentzietan ez delako. Bigarren bide baten eraikitzearen alde direnen agudio nagusia gaur egungo bidea pleitek beteko dutela da. Egun batez hala gertatzen balitz, galdera pausatzen dut, eta nere eginbeharra da lekuko hautetsi izanik, bigarren bidea ez ote den behar pleitendako bakarrik. Ber mementuan, RFF-k galdera berdina pausatzen du bere egituraren baitan.

Hegoaldeko auzoek zalantzan ezartzen dute bigarren bideak eman dezakeen zerbitzuaren mantentzearen bermearekiko. Ber zerbitzuaz eskuratu dezakete gaur egun dauden bideekin?
Abiadura Handiko Trena arazorik gabe pasa daiteke egungo bidetik baldin eta hobetzen den. Hauxe dio RFF-k eta hau da pentsatua dena. Posizio honek ez dio inongo eragozpenik egiten Baionara iritsiko den AHT-ri.

Batzuk, hala nola Akitaniako Kontseilu ekonomiko eta sozialak erabakia hartu aitzin elgarrizketa baztertu izana leporatu dizuete. Erabakia Estatua eta instituzioekin hartua izan ote da? Nola justifikatu egiteko manera hau?
Urte hauetan, azken aste hauetan bezala, lekuko eta eskualdeko hautetsiekin eta Komertsio Ganbarako ordezkariekin bildu naiz eta eztabaidatu dut. Bakoitzak ezagutzen zituzten eraman ditudan analisiak eta ainitzek bat egiten zuten, nahiz ez den sekulan segidarik emana izan iduriz. Bilkura guzietan parte hartzen duten auzapez eta elkarteek paretaren kontra ezarriak izanen zirenaren sentimendu berdina zuten. Bada mementoa non mespretxu forma hau onartezina bilakatzen den.

Frantziako Garraio Estatuko idazkaria eta RFF lehendakariarekin bildu nintzen, behin baino gehiagotan eskuratu nuen engainamendua teknostrukturakoengan zalantzan ezaria baitzen.

Proiektu globala ez da aldatua ez emaitzetan ez eta epeetan, beraz ez dut ulertzen kritika hauen oinarria. Erabakia haiekin bildu gabe hartu dudala leporatzen didatenek ez dute denborarik hartu ni deitzeko adostua izan dena frogatzeko. Zentzugabeko kezkak sortzea eragotzia izanen zen.

Aste honetan, hainbat ordezkari politikok kritikatu ute erabaki hau, zure alderdi bereko ordezkariek ere. Bi ministeritzen artean hartu erabakia da, baina bakarrik gelditzen zira hautua defendatzen. Erabaiarekiko elkartasuna dudatan jarri daiteke...
Aste batez, publikoki bereziko sustengu handia jaso dut, Euskal Kostaren inguramenaz arrangura duten alderdi politiko ezberdinetatik. Hain zuzen ere, Herri Elkargoetako lehendakariengandik, Kontseilu Orokorretatik eta herritarrengandik.

Segur naiz soluzio honek euskal kostako herritar eta hauetsien esperantzak betetzen dituela lurraldearen garapen iraunkorra eta orekatua izateko gisan.

Biarritzen bisitan zinenean, maiatzaren 30ean, manifestaldi bat antolatua izan zen. Laurehun eta bostehun pertsona artean Jon Anza euskal militante abertzalearen desakerketarekiko esplikazioak galdegiten zizkizuten. ETA-k Espainiar eta Frantses Estatuei leporatzen die bahitu izana. Zer dakizu horri buruz? Zer pentsatzen duzu?
2009ko maiatzaren 18an, Bordaleko Polizia Judizialak Juan-Maria Anza-Ortunezen afera bere esku hartu du. Inkestaren fase honetan hipotesi guziak idekiak dira eta ez da bat bestea baino sinesgarriago. Inkesta lanak segitzen du.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi