"ETAri deitzen diogu bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragartzen duen adierazpen publikoa egiteko eta Espainia eta Frantziako gobernuei elkarrizketak zabaltzeko"

Argitaratua: 2011-10-17 14:16:03

Irlandako lehen ministro  ohia, Bertie Ahernek irakurri du arratsaldeko bostak pasatxo Aieteko deklarazioa. Bost puntuetako agiri batean hauxe proposatzen dute nazioarteko adituek: ETAri behin betirako bere jarduera armatua uztea eskatzen diote. Behin adierazpen hori egina Pariseko eta Madrilgo gobernuei "gatazkaren ondorien gainean" elkarrizketa abiatzea aholkatzen diete konferentziako partaideek. Hirugarren punduan bizikidetzaren aldeko neurriak proposatzen dituzte, bereziki biktimendako; laugarren punduan biolentzia erabiltzen ez duten eragileen eta alderdien artean arazo politikoei buruzko elkarrizketa proposatzen dute. Herritarreri galdezkatzea aipatzen dute pundu berean. Azkenik, errekomendazio horien jarraipena egiteko batzordea osatzeko haien prestutasuna agertzen dute Donostian bildutako adituek. ( Irakurri: Aieteko deklarazioa euskarazAieteko deklarazioa frantsesez ) 9. ( Kronika: Euskal Herrian inoiz atera gabeko eta kolore askotariko argazkia utzi du Aieteko Jauregiak ). ( Ikusi: argazki galeria ).

Eguerdian heldu dira Loiuko aeroportura arratsalde honetan, 14.00etatik 17.00ra, Donostian burutu den konferentzian parte hartu duten nazioarteko adituak.

Kofi Annan, NBEko idazkari ohia buru duen ordezkaritza 60 bat eragileekin bildu da Aieteko Jauregian. Bilkura horretan parte hartu duten ordezkariek bi munutako hitzartzea egiteko parada ukan dute. Arratsaldeko bostak pasatxo, Euskal Herrian gatazkaren konponbidea sustatzea helburu duen mintegiaren bultzatzaileak jautegiaren atarian azaldu dira. Bertan, Bertie Ahern, Irlandako lehen ministroak adierazpen bat irakurri du. Bost pundu dituen agiri horretan bi deialdi nagusi egiten dira: ETAri behin-betirako borroka armatuareki aaitzea eskatzen zaio. Behin hori gertatuta, Madrilgo eta Pariseko gobernuei gatazkaren ondoriei buruz ETArekin mintzatzea proposatzen die.

Era berean birradiskidetzaren aldeko neurriak plantan jartzea -bereziki biktimeen alde- proposatzen dute nazioarteko adituek.  Laugarre pundu batean, eragile eta alderdien arteko elkarrizketa lagungarria litzatekeela adierazi dute konferentziako sustatzaileek. Arazo politikoen gaineko edozein konponbidea herritarren onespena bildu beharko lukeelakoan, kontsulta baten beharra aioatzen da agirian. Azkenik, dekarazioan finkaturiko helburuen jarraipena egiteko batzorde bat osatzeko haien prestutasuna agertzen dute nazioarteko eragileek.

ikusmin handia sortu du gaur Donostian egin den konferentzia. 200 bat kazetarik zabaldu dute bilera horretan gertatutako guztiak. Ipar Euskal Herritik, besteak beste, UMP, PSF, MoDem eta ABko ordezkariak izan dira. Erker abertzaleak ordezkaritza nazionala osatu du, bere baitan Anita Lopepe baxenafarra zelarik. CFDT-Euskal Herria sindikatuaren idazkari nagusia, Mixel Larralde, Donostiara hurbildu da ere.

Estatu frantsesaren parte-hartzea
Bi frantziar deputatuk hartu dute parte bilkuran: Frederique Espagnac sozialista biarnesa eta Jean-Jacques Lasserre Bidaxuneko senatari zentrista.

Gogorazi behar da, bestalde, konferentziaren deitzaileen artean Pierre Joxe barne ministro ohia izan dela. Frantziako estatuak, beraz, parte handia ukan du mintegian. Urte luzetan Frantziak "ez injerentziaren printzipioa"ren izenean euskal gatazkari buruzko aferetan esku-sartzerik ez zuelarik aldarrikatu du.  elkarrizketan.

Astelehen arratsean Donostian izan den konferentziak aldaketa bat ekar dezake Hexagonoko estrategia politikoan, eztabaidari bizkarra ematea oso zaila bilakatu daitekeelako.

Konferentzia egin aitzin hiru lurraldeetako zonbait ordezkarik hitza hartu dute bake prozesuaren alde. Hala egin du Kotte Ezenarrok (Ikus "Le Journal du Pays Basque") konferentziaren sostengu taldean arituko zela baieztatuz. Hortaz gain, Estatu frantsesa buru belarri sartu behar dela Euskal Herrian bakea lortzeko prozesuan aldarrikatu du Donostiako konferentzian presente izan den Hendaiko auzapez ohiak.

Hortaz gain, kontseilari orokorra sozialistak deialdia zabaldu die hautetsi guzier "haien baliabideen arabera" hitza har dezaten prozesu hori helmugarat eramateko.

Ildo beretik,  konferentzia atarian "Berria" kazetak elkarrizketatu duen Jean Jacques Lasserrek bere sostengua adierazi dio ere ekimenari.

PSF eta MoDem ordezkariekin batera Sarkozyren alderdiaren ordezkari bat ere bertaratu da Donostiarat. Max Brisson, UMPko zinegotzia Biarritzen eta kontseilari orokorra Pauen presente izan da nazioarteko mintegian.

Han izan dira, baitaere, Jean-Rene Echegaray, Baionako auzapez ordea eta MoDem-eko kidea eta Anita Lopepe ezker abertzaleko ordezkari baxenafarra. PSFren ordezkaritzaren baitan, Kotte Ezenarroarekin batera Frederique Espagnac senatari biarnesa izan da. Espagnac François Hollande, Frantziako Presidentziarako hautagai sozialistaren oso gertu dago, PSFko idazkari nagusia zenean bere bulegoko burua zan baitzen.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi