Haurrek ongi baliatu dute bere eguna Baionako bestetan
Bestetako lehen gaua iragan da eta ostegunarekin haurren eguna ospatzen da Baionan. Goizeko 10.00etatik eta 18.00ak bitartean animazio parrasta antolatuak dira. 10.00etan ttanko Leon Erregearen Gortearen desfile izanen da. Ordu erdi berantago haurren danborradaren hotsak jabetuko dira hiriaz. Emozioaren ondoren indarrak berreskuratzeko mega pik-nika proposaturik da, arratsaldean zehar besta giroaz gozatzeko. ( Ikusi hemen haurren egunaren irudiak ).
Lehen gaua atzean gelditu da eta Leon Erregea iratzarri eta gero, besta giroan murgilduko da Lapurdiko hiriburua. Goizeko bederatzitatik goiti gaitero, trikitilari, txistulariak... karrikaz karrika ibiliko dira, ordu erdi bat berantago, Askatasun plazan Leon erregeari alborada eskeiniko diotela, bestaren jauna iratzartzeko xede.
12.30etatik goiti musika hiriaz jabetuko da. Banda best of Errepublika plazan, txikitixa Musikaldia gunean (Euskal Museoan) eta euskal polifoniak Bernad de Lacarre plazan izanen dira.
Lehen Karrikaldia
Arratsaldean lehen karrikaldia iraganen da. 16.00etatik eta 21.30etan, euskal dantza, musika eta animazioak izanen dira protagonistak. 16.30etan: Leinua txiki (dantza); 17.30etan bertso saioa ( bertsulariak: Bixente Luku, Ximun Cazaubon, Mattin Luku eta Bixente Hirigaray. Gai Emaile: Patxi Iriart ) eta Otxote Lau iturri; 18.30etan, Erraldoiak eta txistulariak; 19.00etan, Leinua Txaranga; 20.00etan ziganteak eta gaiteroak; 20.15etan Baiona Kantuz; 31.30etan karrikadantza ( La Rouzine eta Poitou).
Egitarau orokorrean, bestalde, arratsaldeko 17.30etatik goiti behi lasterketak izanen dira, Masterreko lehen partida pilota eta besta eremu ezberdinetan kontzertuak izanen da. 22.00etatik eta 3.00ak arte dantzaldiak antolatuak dira Askatasun plazan eta Merkatu plazan.







