Parisek espainaratu ostean, libre gelditu da Manu Ugartemendia
Oreretako presoak hilaren 13an bete zuen Estatu frantsesak ezarritako zigorra, eta orduz geroztik erretentzio zentro batean mantendu dute frantziar agintariek. Gaur goizean kanporatua izan ostean, Barajas-eko aeroportua iritsi eta libre geratu da Ugartemendia, amnistiaren aldeko mugimenduak prentsa-ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Ugartemendia 2005eko apirilaren 28an atxilotu zuen Polizia frantsesak eta zortzi urteko ezpetxera zigorta izan. Hilaren 13an ezarritako zigorra bete ondoren, libre utzi beharrean, atxikitze zentro batera eraman zuten.
Gaur goizean kanporatua izan eta gero, libre geratu da.




