Paueko abokata orokorra Ernesto Prat espainaratzearen alde agertu da

Argitaratua: 2012-02-07 14:03:34

Paueko auzitegiak gaur aztertu du Ernesto Prat nafarraren auzia eta AFP prentsa agentziak jakiterat eman duenez, abokata orokorra euroagindua onartzearen alde agertu da. Auzitegiak datorren asteartean, hilaren 14an, emanen du jakitera bere erabakia . Anartean Prat Seysseko espetxean atxiloturik izanen da. Militante politiko nafarra joan den urtarrilaren 25eko goizean atzeman zuten Urruņan eta Paueko jujeak espainiar Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindua jakinarazi ondoren hura kartzelaratzeko agindua eman zuen. Nafarroatik heldutako hautetsiak, Prat-en lagunak eta baita Libertat mugimendu okzitandarren militanteak ere bildu dira Paueko epaitegiaren atarian auzi politikoen bukaera eskatzeko. Bildu eta NaBaiko hautetsiek, gainera, eskaera hori jasotzen duen gutuna eman diote jujeari. ( Ikus argazki bilduma )

Ernesto Pratek 33 urte ditu eta EAE-ANVko hautagai izan zen Baztango zerrendan. EKIN-eko partaide delakoan  mugimendu politiko horren aurka espainiar Auzitegi Nazionalak abiatu dozierrean sartu dute berrioztarra. 2008an etorri zen Lapurdirat Guardia Zibilak ezker independentistaren aurka burutu operazioari ihes egin ondoren. Guardia Zibilak bere Elizondoko etxea arakatu zuen.

Egungo auzian, Dominique Jeol abokata orokorrak euroaginduaren aplikazioa eskatu du. Auzitegiak bere erabakia otsailaren 14an, hala nola datorren asteartean, emanen du. Anartean Ernesto Prat Seyssen presondegiraturik izanen da. Jakin behar da militantea nafarra 12 urteko presondegi zigorra arriskatzen duela bere jarduera politikoarengatik.

Maritxu Paulus-Basurco abokatak euroaginduaren ezeztatzea defenditu du "aginduak ez dituela prozedura orokorraren kodeen elementuak betetzen" estimatuz.

Baita ere, Prat auziperatzera eraman dituzten lekukotasunak torturapean lortu zirela eta, beraz, aintzat ez lituzkeela hartu behar auzitegiak nabarmendu du.  Jeolen idurikotz, ordea, "frogarik ez da adierazpenak torturapean lortu zirela esateko".


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

icon

kubalibre

2012-02-07

ernesto prat ernesto che guevara izen berdina borroka berdida mundua gaizki dabil baina herri zapalduak zurekin gaude ez gaituzue makutuko
segi olala gudari guztiok gara ernesto
eutsi zazue goiari eta ea herri arresiori beneta eraikitzen dugu denok batera eta ez betikoek 120000 bagina bilbo urrengoa ea denok lotzen dugu
jo ta ke irabazi arte

Komentarioa idatzi