PNBk Donibane-Lohizuneko batzokiaren aurkako erasoa gaitzetsi du
Claire Nobliak prentsa-ohar batean jakitera eman duenez, joan zen ostiraleko gauean gertatu zen erasoa. Ezezagunek Donibane-Lohizuneko batzokiaren atea erretzea salatu ondoren, erasoaren tokitik 30 metrotara Euskal Herriko kirol selekzio nazionala aldarrikatzeko Bilbon egindako manifestazioaren aldeko margoketa egin zutela gaineratu du PNBren Iparraldeko lehendakariak.
Suhiltzaileen interbenzionerik gabe eraikina guzia arriskuan jarri zuela erasoak aipatzen du Nobliak. Erasoa onartezina dela "Euskal Herriaren etorkizunean sinesten duen ororentzat" gaineratu du.
"Gorrotoa eta pertsonen zein hauen ondareen kontrako erasoek ez dute inoiz gure herrialdearentzat konponbide iraunkor bat ahalbideratuko" erranez bukatzen du bere prentsa-oharra PNBren ordezkariak.







