Poliziak Lapurdin atxilotu dituen hiru gazteak aske gelditu dira
Frantziako Poliziak hiru atxiloketa burutu ditu goiz huntan Lapurdin. Iban Aldana Ziburun atzeman dute eta Ioritz Aranbarri eta Ugaitz Arin Azkainen. Atxiloketak goizeko 6.00etan gertatu dira. Egun osoa Baionako komisaldegian eman ondoren, arratsaldeko azken orduan hirurak aske gelditu dira.
Ioritz Aranbarri goizeko 6.00etan atxilotu dute bere Azkaineko etxean zelarik. Poliziek etxea miatu du eta araketa amaitu ondoren gaztea eraman dute. Azkainen ere eta tenore berdinean Ugaitz Arin atxilotu du Poliziak. Azkenik, Iban Aldana bere Ziburuko etxean atzeman du Poliziak.
Amnistiaren aldeko mugimenduak azaldu duenez, ajentzia baten aurka buruturiko eraso bati buruz galdezkatuak izaiteko atxilotu omen dituzte hiru gazteak.
Askatasunak mobilizazioak burutu ditu atxiloketak salatzeko Baionako komisaldegiaren aitzinean, Baionan, eta arratsaldean Azkainen eta Ziburun. Arratseko azken orduan hiru atxilotuak aske gelditu dira.
Komentarioak
MAITE ZAITUZTEGU
2009-06-09
MAITE ZAITUZTEGUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUU!!!!!!!!!!!
ANIMO
2009-06-09
animo mutilak, gogor iraun !!!
Eutsi gazteak!
2009-06-10
Jandarmeak bakean utzi arte JO TA KE!
Alde hemendik indar errepresiboak!!!


- 


