Remi Aiestaranen heriotza «Ertzaintzaren errepresioari» egotzi dio AAMak

Argitaratua: 2009-08-02 17:13:12

Remi Aiestaran auzapeza axuanta zen Villabonan (Gipuzkoa) eta 27 urte zituen. Joan den ostiral gauean, ertzain buru batekin ika-mika izan zuen. Handik minutu guttira gaztea bihotzekoak jota hil zen. Herriko auzapeza eta beste hainbat lekukoen arabera, Aiestaran etengabe probokatu zuen poliziak. EAEko Barne Sailak, ordea, Ertzaintza ez zela besta eremuan sartu azaldu du.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak «Ertzaintzaren errepresioari» egotzi dio ANV-EAEko zinegotzi gazte honen heriotza. Igandean, hil kapera ezarri dute Herriko Etxean eta arratsalderako manifestazioa deitu dute Villabonan. Bezperan, hainbat ekitaldi egin zituzte dagoeneko gaztearen heriotza salatzeko.

Patxi Lopez Eusko lehendakaria eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua gertatukoaren erantzule egin ditu AAMak. EAEko Barne Sailak, ordea, Aiestaranen eta ertzainen artean ika-mikarik egon zenik ere ukatu egin du. Ertzaintza bi oren luze herrian izan zen baina denbora horretan besta eremuan ez zela sartu erran du Aresen deertamenduak.

Larunbatean regin dute Villabonako Herriko Etxean ezker abertzaleko udal taldea eta Maixabel Arrieta herriko auzapeza. Bertan ziren, ere bai, Ane Aiestaran zendutako herri kontseilariaren arreba, gertakarien lekuko izan ziren bi herritar eta Aiestaranen lagun taldeko bi gazte.

Eguerdian martxa jendetsua egin dute herrian Aiestaranen familiari dolumin eta elkartasuna adierazteko.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi