Santibate kari zirtzilen besta ospatu ondoren, primadera iragartzen duen Libertimendua iraganen da igandean Garazin

Argitaratua: 2010-02-12 18:35:35

Garaztarrak dantza taldeak gogora ekartzen digunez, ohituraz, Baxe Nafarroako hiriburuko ihauteria bi denboratan ospatzen da. Usadioa segituz, negua beti hor dela orroitaraztea xede duen Sanbate edo zirtzilen besta ospatu zuten joan den asteburuan. Heldu den igandean, ordea, Libertimendua edo bolanten besta eginen dute Donibane Garazin, primaderaren hastapena markatzeko. Duela zonbait urte aipatu dantza taldeak ohitura xahar horier segipen bat emateko lan andana egiten du.

Libertimendua otsailaren 14an, igandez, ospatuko dute Donibane Garazin. Primadera hurbil dugula orroitarazteko balio duen ospakizunean Bolanta, baxenafartar kabalkadaren pertsonai nagusia goraipatua izanen da. Denbora berean, besta honek primaderak neguari gaina hartzen diola erakusteko balio du. Hala, Santibateko protagonistak diren zirtzilak kanporatuak izanen dira Libertimenduan.

Hauxe da bestaren egitaraua:

  • 10.30etan Garaztarrak dantza taldearen kabalkada Donibane Garaziko karriketan.
  • 11.00etan Libertimendia ikusgarria: Antton Lukuren antzerkia, Nafarroako ikasleek emanik, gehi bertsolariak eta Garaztarrak-eko dantzaldiak.
  • 13.00etan lehen aldikotz deneri irekitako bazkati animatu bat antolatzen dute. Donazaharreko gelan iraganen da. Bazkaria Garaziko ikastolak antolatzen du. Izen emaitea beharrezkoa da: 06 14 17 44 97 (Sandrine Laxague).


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi