SEGIko hiru gazte epaituak izanen dira arrats huntan «bandera frantsesa lapurtzeagatik»

Argitaratua: 2010-02-16 12:10:58

Arratseko 14.00etan abiatuko da Baionako epaitegiak gazte mugimenduaren 3 militanteen aurkako auzia. Joan den azaroaren 11ean hiru gazteak Uztaritzen atzeman zituzten jendarmeek bandera frantsesa kentzen ari zirenean. Azaroaren 11an Lehen Mundi Gerraren armistizioa izanik, ospakizun militarra kari burutu zuen Segik aipatu ekimena. Gazteek elkarretaratzea deitu dute 13.30etan. Zanpantzarraren auzia irudikatuko dute «gazteen aurkako jazarpena» salatzeko.

Jendarme andana batek parte hartu zuela joan den azaroaren 11ko operazio horretan eta 3 gazteak «30 oren garde-ą-vuean atxiki zituztela» gogora ekarri du Askatasunak.

Askatasunak bere elkartasuna adierazi diru gazteei eta arratsaldeko 13.30etatik goiti epaitegi aintzinean izanen den elgarretaratzean parte hartzera deitu du.

Gaur arratsaldean auziperatuko dituzten gazteek, bere aldetik, honako agiri hau zabaldu dute:

"Lehenik eta behin, ekintza kokatu nahi genuke. Azaroaren 11a, Lehen Mundu Gerraren armistizio eguna da. Gerla horrek zuzenki hukitzen ez bagaitu ere, guretzat egun garrantzitsua da, egutegietan gorriz markatua duguna.
Gerra horretan borrokatu eta hil zirenak errespetatzen baditugu ere, gure ustez, ez dira insumitu eta desertoreak ahantzi behar, ezta haien sakrifizioak ere.
Urtero, frantses banderak kenduz, sinbolo horiek hedatzen dituzten baloreen kontra doaz gazte anitz. Ez dugu onartzen bandera horiek gure herrietan agertzea.

Hasiera batean, « herritartasun ikastaroa » ukatu genuen, frantses justiziaren aurrean insumituz. Proposamena onartezina iduritu zitzaigun.
Andoni, bi egun beranduago atxilotu zuten. Berak, errugabetasuna aldarrikatuko du, bera akusatzeko dituzten elementuak arras zentzugabeak direlako eta ez dutelako bere partehartzea frogatzen "


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi