Segiko hiru gazteentzat hilabete bateko espetxe zigorra bete beharrik gabe, frantses bandera lapurtzeagatik

Argitaratua: 2010-03-16 18:43:29

Baionako auzitegian elkartaratzea. Argazkia Gaizka IROZ

Gaur arratsaldean eman da ezagutzera Baionako auzitegian Segiko hiru gazteen kontrako epaia. 2009ko azaroaren 11an Uztaritzen "bilkuran frantses bandera lapurtzeagatik" hilabete bateko espetxe zigorra surziarekin kondenatuak izan dira hiru gazte abertzaleak. Bestalde 300 eurotako izuna pagatzera ere kondenatuak izan dira. Segi erakundeak «Antton, Andoni eta Aintzaren kontrako kondena hau ez duela onartzen» komunikatu nahi izan du.

Gazte erakundeak gehitu du «Zapalkuntza eta menpekotasunaren adierazgarri izango diren artean, euskal gazteriari gure herrietatik sinbolo frantsesak kentzeko deia luzatu nahi duela».

Prokuradoreak bete behar gabeko bi hilabeteko zigorra eta 500 eurotako izuna eskatu zuen epaiketan. Banderaren lapurretaren faltarengatik epaiketara ailegatu behar ez izateko "hiritartasun ikastaroa" egitea eskeini zien prokuradoreak, baina hiru gazteek eskeintza errefusatu zuten.

Hiru gazteen abokatua den Felipe Aramendik epaia "aski gogorra" dela adierazi du. «Justiziarekin aurretik arazorik ez zuten gazteak izanik lehen aldia izateko epai aski gogorra izan da» gaineratu du Aramendik. Hiru kondenatuekin elegitea tartekatzearen aukera eztabaidatuko du abokatuak.

Gazteek kendu zuten bandera Uztaritzeko hildakoen monumentuan ezarria zen, eta azaroaren 11eko armistizioaren ospakizunen baitan kendu zuten. Gendarmeak ekintzaren lekuko izan ziren eta hiru gazteak identifikatu egin zituzten. Hirutarik bik ekintza egin izana onartu dute.

Bandera frantsesak errepresentatzen dituen balioak
Otsailaren 16ean ospatu zen epaiketa egunean kondenatua izan den gazteetako batek «Bandera horrek adierazten dituen balioak ez ditugu partekatzen» nabarmendu nahi izan zuen.

Plentari hastapena eman zion Uztaritzeko Borrokalari Zaharren Elkarteko presidentea den Jean Tanneauk bestalde «Lehen Gerrate Mundialean hil ziren gazteen sinboloa» defendatu nahi duela azpimarratu du. Epaitegiak elkarteak eskatzen zuen euro sinbolikoa ematera ere kondenatu ditu hiru gazteak.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

icon

ere

2010-03-16

hori auzi politikkoa da ,sinboloen onartzea batzuk nahi dutena eta besteak inposatu ,eukal herriko sinboloak jarri eta estadu independentea onartarazi frantsiar eta epainiar inperialismoari

Komentarioa idatzi