Sophie Schumacher familiako terapeutak hitzaldia eskainiko du Lartzabalen
Argitaratua: 2012-01-23 17:22:14
Lartzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioak Konferentzia bat antolatzen du 2012ko Otsailaren 3an. Sophie Schumacher familiako terapeutak “Nos enfants, leurs élèves- Gure haurrak, gure ikasleak” lelopean hitzaldia eskainiko du.
"Hizlari horrek publikoaren arreta piztea lortzen du, umore handia baliatuz eta eguneroko biziari lotutako adibideak erabiliz" azaldu dute ekimenaren antolatzaileek.
Hitzaldi hori haurrei buruzko gogoetan sartzeko eta pzikologoarekin solastatzeko interesatua den edozein pertsonari idekia da.




