"Tokiko hizkuntzak eta konstituzioa: etena ala jarraipena?" lelopean mahaingurua antolatu du Baionako Fakultateak

Argitaratua: 2012-02-02 12:34:16

Mutiko bat bretoieraz idazten du arbelan dirwan eskola batean.

Inspekzioa akademikoak hainbat klase elebidunen itxiera erabaki ondoren, epaitegira jo zuten buraso alsaziarrek. Iragan maiatzean, Frantziako Kontseilu Konstituzionalak buraso alsaziarrek bideraturiko auziaren mamiari heldu gabe, Konstituzionalak 75.1 artikuluari buruz bere interpretazioa eskaini zuen, lehen aldikoz. Ebazpen hori oinarritzat hartuta, tokiko hizkuntzak eta frantziar Konstituzioa arteko loturak -edo etenak...- aztertuko dituzte, otsailak 3an, ostiralarekin, Baionako Fakultateak antolatu mintzaldian.

Hezkuntza kodeak bere L 312-10 artikuluan zehazten duenez hitzarmen bat behar dela Estatuaren eta Lurralde Kolektibitateen artean irakaskuntza elebiduna antolatzeko. Izan ere Alsazian horrelako hitzarmenik ez dagoenez, Inspekzio Alademikoak hainbat klaseen itxiera dekiberatu ostean, elkarteek eta burasoek estatuaren kontra zuzendu zuten auzia. Horren ondorioz iragan urteko maiatzean eskualde hizkuntzen gaineko ebazpena eman zuen Frantziako Kontseilu Konstituzionalak. ( Hemen 2011-130 QPC ebazpena ).

Auzi horren karietara, Kontseilua "eskualde hizkuntzak frantziar ondaretzat jotzen duen " frantziar Konstituzioaren 75-1. artikuluari buruz bere iritzia ematera behartua izan da, lehen aldikoz.

Hizkuntz guttituen tokia Hezkuntza sisteman kolokan ?
Kontseilu Konstituzionalaren aburua hizkuntz guttituen karietara eztabaida gori-gori den unean heldu da. Horren adierazle, heldu den udaberrirako Ipar Euskal Herriko euskalgintzak deitu duen Deiadar martxa, edo-ta hezkuntza elebidunaren alde jarduten duen Ikasbi elkarteak plazaratu berri dituen kexak.

Anartean, Luc Chatel buru duen Hezkuntza ministaritzak agindu hizkuntz elebidunaren bilanak panorama argi-iluna marraztu du. Txosten horretan hezkuntz elebiduraren "eraginkortasuna dela-eta" hainbat zalantza agertzen dira, eta ñabardura horiek baliatzeko prest azaldu dira hizkuntz guttituen bultzatu beharrean "ingelesari lehentasuna" ematea nahiago duten sektoreek.

Azken urtetan hainbat lege proposamen aurkeztu dira frantziar legebiltzarrean. Bata bestearen atzetik, egitasmo horiek baztertuak edo "sine die" gibelatuak izan dira. Izan ere, 2008an, tokiko hizkuntzak Konstituzioan sartu dira, "Frantziako ondare gisa" bada ere. Zer esanik ez, aitortza horrek ez du kolokan jarri frantses hizkuntzaren nagusitasuna.

Nicolas Sarkozyk hizkuntz guttituen eremua arautzeko legea eginen zuela hitza eman bazuen ere, 2007ko kanpainian harturiko engaiamendu ez du bete. PSko presidentegai, François Hollandek, 60 engaiamenduz osaturiko programa plazaratu berri du. Horien artean Europako Hizkuntz Gutituen Xarta izenpetzeko asmoa azaldu du Hollandek.

Eztabaida, ostiralean, Baionan
Laburbildurik, ondoko aste eta hilabetetan zeresan handia emango du tokiko hizkuntzen aferak. Giro horretan, gaiari helduko dio, unibertsitateak ere. Hartara, Baionako fakultateak mahai inguru bat antolatu du, ostiralean, 09.00etatik 12.30etara. Gaia hau da: "Tokiko hizkuntzak eta Konstituzioa: etena ala jarraipena ? "

Jean-Pierre Massias Zuzenbide irakasleak animatuko duen mahai-inguruan pertsona hauek hartuko dute parte:

  • Guy Carcassonne, Zuzenbide publikoko irakaslea, Parix X Nanterre unibertsitatea
  • Philippe Blanchet, Soziolinguistikako irakaslea, Rennes 2 unibertsitatea
  • Michel Alessio, Frantsesaren eta frantses hizkuntzen Zuzendaritza Orokorreko kidea
Philippe Zavoli, Baionako erretoreburuak harrera eginen die gonbidatuei goizeko 9.00etan. 9.15etan Ur Apalategi Konferentzia buruak ( UPPA ) eta Eneritz Zabaleta doktoregaiak ( CDRE ) hartuko dute hitza. Goian aipaturiko mintzalarien laguntzaz antolatu eztabaida 9.45etatik eguerditara luzatuko da. 12.00tik 12.30tara mahai inguruaren konklusioa eskainiko du Henri Labayru irakasleak (UPPA).

( Entzun ere: Okzitandarren Erakunde Publikoa sortzeko egitasmoaz mintzatu da David Grosclaude Akitania eskualdeko biarnes kontseilariak Xiberoko Botzan )


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi