Purpan erietxeak apirilaren 30ean jakinarazi zion Poliziari bezperan pertsona ezezagun bat heldu zela

Argitaratua: 2010-03-16 16:06:29

Toulousen istiluak izan dira, astelehen goizean, Anzaren gorpuari autopsia egin zioten hil-etxearen aitzinean. TALA argazkia.

Toulouseko Purpan erietxeko zuzendariak, bart plazaratu prentsa-oharrean azaldu duenez, 2009ko apirilaren 30ean Poliziari jakinarazi zion bezperan erietxeko larrialdietan pertsona ezezagun bat zegoela osasun egoera larrian sartu zela. Bestalde, maiatzaren 4an eta 7an oharra bana helarazi zion Tolosako Auzitegiko prokuradoreari eta identifikatu gabeko pentsonen bilaketaz arduratzen den zerbitzuari. Azkenik, maitzaren 11ean Jon Anza zena hil zenean, gorputegira eramateko agindua eman zuen inkestaren zain.

Purpan eritxeak emandako informazioak garrantzi handia du, nolabait erietxearen axolagabekeriari leporatu diotelako Jo Anza hamaika hilabetez aurkitu ez izana. Zeharka bada ere, Anne Kayanakis prokuradoreak bertan eginiko akatsak aztertu behar zirela beretsi zuen, atzo arratsean, Baionan eskeini zuen prentsaurrekoan.

Agerraldi horretan Anzari eginiko auotsiaren behin-behineko emaitzak ezagutzera eman ditu prokuradoreak. Ez zauriak ez da bestelako markak ez zituen gorpuak, eta Anzak pairatzen zuen eritasun larriarekin lotu dute forensek heriotza.

Prokuradoreak ez du onartu familiaren konfiantzazko medikua egotea autopsian. Horrek poliziarekin istitula larriak eragin zituen, atzo goizean Toulousen. Kayanakisek kontraespertisa egitea ez du onartu. Alta, familiak analisi gehiago egitea eskatu balu hori onartzeko prest dagoela gaineratu du.

Bestalde, albiste garrantzitsua eman du Kayanakisek. Joan den ostiralean eginiko agerraldian ikerketa beregain atxikitzearen alde irmoki mintzatu zen prokuradorea. Atzo; ordea, datozen egunotan Anzaren afera instrukzio epaile baten esku utziko duela iragarri zuen.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi