"Txotx" denboraldia ideki du Aimar Olaizola pilotariak Astigarragan
Ohiturari jarraituz, urtero bezala sagardotegiaren garaia hasiera eman diote gaur Astigarragan. Aimar Olaizola pilotaria izan da inaugurazio-ekitaldiaren protagonista."Gure sagardo berria" erranez ideki du aurtengo sagardotegien denboraldia pilotari nafarrak. Petritegi sagardotegian burutu da idekiera-ekitaldia.
Horren atarian, Gipuzkoako sagardotegien arduradunak eta Astigarragako udaletxeko ordezkariek azkeneko hiru hamarkadetako sagar uztarik onena izan dela aurtengoa azaldu dute.
Aldi berean, aurtengoa kalitate handiko sagardoa dela esan dute eta "oso aromatikoa eta freskoa" dela.







