Urruņako Amodia Immobilier higiezin-bulegoaren aurkako erasoa
Poliziak baieztatu duenez, iragan astean eraso bat izan zen Urrunako Amodia Immobilier higiezin-bulegoaren kontra. Orain arte erasoaren berri ez dute publikoa egin ez bulegoaren jabeek ez da poliziak ere. Izan ere, kazeta honen galderei erantzunez, erasoaren ondorioz agentziaren atea eta berina kaltetuak izan zirela aitortu du Baionako Polizi Judizialak. Bulegoaren jarduradunek plenta bat ezarri dutela baieztatu du ere.
Iduriz, etxeko lehergailuaren bidez burutu zuten erasoa. Presaburu etorbidean kokatzen den higiezin-bulegoaren atea itxita agertzen zen atzo. Ondoko berinan harri edo objektu baten jaurtiketaren aztarna antzematen zen.
Higiezin-bulegoko ordezkariek ez zuten, atzo, erasoari buruz azalpenik eman nahi. Poliziak, ordea, bulegoaren arduradunek plenta bat ezarri dutela baieztatu du, erasoa sua eragiteko lehergailu baten bidez egin zutela gaineratuz. Bulegoaren ondoan ez direla tag edo pintaketak agertu eta nehork ez duela beregain hartu erasoa azaldu dute era berean PJ-ko iturriek.







