Urruñako Pausu auzoak lau egunetako bestak ospatuko ditu ostegunetik goiti
Santiago deuna eguna ospatzen den asteburuarekin batera eginen dituzte aurten Pausuko bestak. Horregatik «Hendaia eta Behobiako auzokideak numbra handian etortzea» espero du Gérard Dupuy besta batzordearen lehendakariak. Arten, Urrunako auzoan urtean zehar lan egiten duten elkarte era kultur taldeekin konpartitu du Herriko Etxeak besten prestaketa, eta horreka sentitzen da egitarauan.
Pausuko bestak ostegun huntan abiatuko dira, Bakalau elkartean Xaia ostatuan antolatu duen mus xapeketarekin. Ostiralean, Creamson taldearen kontzertua izanen da, 20.00etan, eta 22.00etatik aitzin dantzaldia Xitoak taldearekin.
Larunbatean, Santiago egunean, goizeko zortzietatik aitzin arrantza xapelketa eginen dute, eta oren bat berantago merkatua zabalduko da. Joaldunak karrikak animatuko dituzte 11.00etatik goiti eta arratsaldean zehar musika, dantza eta kirolak nagusituko dira. 20.30etan herri afaria proposaturik da eta ondoren kontzertua (Alaiak) eta dantzaldia (23.00etan Larzenak taldearekin ). Gauerdian suziriak izanen dira.
Azkenik, igandean, pilota partidak, bio merkatua (BLE elkartearen eskutik ) eta umeendako animazio frango antolatu dituzte o pausutarrek. Bestalde, gogora ekarri behar da igandearekin batera, selekzioaren aldeko eguna ospatuko duela Esait elkarteak.




