Villepinten borrokan diren euskal presoekin sostenguz elkarretaratzea ostiralean Pausun
Ibon Goiesaskoetxea euskal presoa Villefranche s/ Saône-era eramateko erabakia salatzeko eta presoak Euskal Herrira etortzeko lehenagotik presondegi horretan burutu dituzten protestekin lotuz, Ibon eta Villepinten berarekin diren Borja Gutierrez Bakerito eta Joseba Fernandez borrokan sartu ziren joan den larunbatean. Bi lehenak gose greban dira. Elkartasunez, elgarretaratze bat izanen da gaur ostiralean, arratseko 7tan, Pausuko itzulgunean.
Bestalde, larunbatean Maite Aranalde, Saioa Sanchez, Gorka Azpitarte eta Eneko Zarrabeitia egoten diren Poitiers-eko presondegiaren aintzinean elgarretaratze bat izanen dela oroitarazi du Askatasunak. Bertara joan nahi duten herritarrek jakin behar dute hitzordua Donibane Garazin emana dela, goizeko 5etan, merkatu estalian.
Elkarte berak bere sostengua adierazi dio Segi gazte mugimenduak antolatu duen torturaren aurkako ekimenari. Otsailean zehar zonbai ekintza egien dituzte praktika larri hori salatzeko.
Haien artean :
- Bideo-hitzaldia gaualdia Sarako gazteen gelan. 7tan apero, 8tan Tortura Euskal Herrian dokumentalaren proiekzioa.
- Otsailaren 13an, Torturaren aurkako Nazioarteko Egunaren kari, elgarretaratzea "Torturarik ez. Ez Euskl Herrian, ez inun" lemapean elkarretaratzea eginen dute Senpereko Intermarche saltokiko itzulgunean arratseko 7tan.
Komentarioak
UrrunHurbil
2012-02-09
Oso politak Greneten hitzak, alta 3 egun geroago erabakitzen dute Euskal Preso Politikoak oraindik urrunago eta bakardade haundiagoan uztea.
Honi erantzun behar dugu eta gure elkartasun haundiena adierazi behar diegu Bakeritori, Iboni ta Josebari.
Itxoiten zaituztegu Pausun arratsaldeko 7tan !!!
Gazte
2012-02-09
Torturaren aurkako hilabetearen harira, azken hitzordua otsailaren 26an, Azkaingo Kilika gaztetxean filma proiekzioa: Laurent Heynemann-en La question filma. ANIMATU!!!!
Ta bihar denak Pausura!
EUSKAL PRESO POLITIKOAK ETXERA ORAIN!


- 

