Vox Populi kolektiboak "askatasunak murriztuko" dituen ACTA akordioaren aurka protesta antolatu du Baionan

Argitaratua: 2012-02-10 13:24:26

Adierazpen askatasunaren defentsa ikurtzat hartzen duen Vox Populi kolektiboa sortu da Baionan.  Anonymous taldeak ACTA ( Anti-Counterfeiting Trade Agreement, edo faltsifikazioen aurkako hitzarmen komertziala) tratatua plantan ezartzearen aurka zabaldu nazioarteko deiarekin bat eginez, Vox Populik hitzordua eman du larunbatean 14:00tan Baionako Herriko Etxearen plazan. ACTA, Estatu Batuetan plantan ezarri nahi zuten  SOPA (Stop Online Piracy Act, ingelesez) proiektua baino arraiskutsuagoa dela uste interneteko erabiltzaileen defentsan jarduten duten kolektiboek. ( ACTAri buruz xehetasunak )

Legearen helburu nagusia jabetza intelektuala babestea da. Arauak, besteak beste, telekargatze ilegalak galerazi nahi ditu. Izan ere, Vox Populis-en idurikotz askatasun ainitz murriztuko ditu aipatu akordioak. Taldeak salatu duenez, ACTA  interneten nabigatzeko askatasuna zalantzan ezartzen du.

Hitzarmenak norberaren ordenagailuri dagozkien datu pertsonalak eta e-mailen miaketa ahalbidetuko du. Hala, bakoitzaren ordenagailuetik pasatuko diren datu guziak zeinduak izanen dira "copyright"-az babestuak diren fitxategien partekatze ilegalen sekatzeko. Hala delarik pertsona zigortua izanen da.

Hortaz gain, Vox Populi kolektiboaren idurikotz,  osagarriaren sailean ere ondorioak izanen dira. Hala nola, erremedio generikoak debekatu ditzakete. Neurria diru sarrera apalak dituzten herritarrentzat "desastre bat litekeela" uste du taldeak.

Aldiz,  farmazia talde handiek mozkinak areagotzeko erabali dezaketela akordioa oharrarazi du kolektikoak.

( Irakurri: "Bi klik eta akabo sareko askatasuna" Gorka Bereziartuak "Argia"n idatzitako artikulua )

( Entzun: Patxi Gaztelumendik balizko pirateriaren aurka EEBBek bultzatu legeak zer ondorio izan ditzakeen argitu du Info7 irratian. )


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi