Xan Beyrie gaztea atzeman du Poliziak Kanbon eta Baionako komisaldegira eraman dute
Frantziako Poliziak Xan Beyrie gaztea atxilotu du larunbat arratsaldean Kanbon. Atxiloketa berri hau herriko saltoki handi baten aitzinean gertatu dela jakitera eman du Askatasunak. Poliziak gaztearen burasoen etxea miatu du. Atxiloketa salatzeko 19.00etan elgarretaratzea egin dute Kanboko Intermarcheko itzulgunean. 100 bat lagun bildu dira Beyrieren askatasuna galdegiteko.
Xan Beyrie gaztearen atxiloketaren berri eman du Askatasunak. Amnistiaren aldeko mugimenduak atxiloketa honen arrazoinak ez ditu ezagutzen. Lorentxa Beyrie presoaren anaia Kanboko saltoki handi baten aitzinean zelarik, larunbat aratseko lehen orduan atzeman du Poliziak. Bere burasoen etxea miatu du ondoren. Gaztea Baionako komisaldegian igaro da gaua.
Hasieran Le Vert epailea etxe miaketan present izan dela zabaldu bada ere, finean informazio hori ez da baieztatua izan. Askatasunak elgarretaratzea deitu du atxikoketa salatzeko. 100 bat lagun pasa elkartu dira Intermarcheko itzulgunean gazte kanbotarraren askatasuna galdegiteko.
Barrios Domintxainen atxilotu zuten
Hau da aste honetan Iparraldean gertatu den bigarren atxiloketa. Mikel Barrios gazte iruindarra joan zen azteazkenean atzeman zuen Poliziak, euroagindu bat zela medio, Domintxainen. Heldu den asteartean ikusiko da bere kasua Paueko Auzitegian eta ordurarte aske gelditu da gaztea.
Bestalde, ostiralaz geroztik hainbat ekimen eginen ditu Askatasunak Pariseko « Assises » eko epaitegi berezian hainbat euskal herritarren aurka burutzen den prozesua salatzeko.
Hartara, ostiralean, hilabete guztiz bezala elgarretaratzeak izan ziren. Hartara elgarretaratze berezi bat izan da Bidarten, epaituen artean den Diego Ibarrareki elkartasunez (30 lagun bildu dira). Donibane Garazin 40 lagun bildu dira eta Eiheralaren, duela 5 urte presondegian den Jean-Marie St Pee
eta berarekin batera epaituak diren beste herritarren sustenguz, 30 pertsona elkartu ziren.
Kantaldi bat Eiherelarren heldu den igandean
Bestalde, Eiheralarren, ekainaren 28an, igandean, arratsaldeko 5etarik goiti kantaldia eginen dute. Lako komiteak antolaturik, musika, antzerkia eta animazioak ez dira falta. Emanaldian parte hartuko dute:
- Mixel Etxekopar, Jean-Mixel Bedaxagar eta Mixel Arotze.
- Amaren Alabak.
- Erramun Martikorena.
- Tipul eta Putil antzerkilari umoretsuak.
- Buuzbu




