Xibertako golf zelaian egin kalteak gaitzetsi ditu Angeluzain udal elkarteak
Angeluzain, Angeluko udal Kontseiluan ordezkari bat daukan elkarteak, Xibertako udal Golf zelaian egin kalteak «osoko gaitzesi» dituela adierazi du prentsa-ohar batean. Astearte eta asteazken gauean, Angeluko golf zelaian hamar bat aitzur ukaldi emanak izan ziren. Izan ere, asteazken goizean, Xibertako Golfako Hemezortzi Greens delakoetatik hamaika kaltetuak izan ziren. «Euskal Herria ez da salgai» leloa margotuta azaldu zen.
Gaur Angeluzain elkarteak prentsa-agiri batean azaldu duenez, «Xibertako Golfak hogei bat lanpostu segurtatzen ditu eta 800 bat kide dauzka, denak lekukoak eta horrela izanik, Angeluko ekonomiaren motore bat da».
«Transakzio inmobiliarioendako» lekua denik gezurtatu eta iragan neguko ekaitzaldiak jada kaltetu zuela Xibertako Golfa gogora ekarri du Angeluzainek.
(Xehetasun gehiago: www.angeluzain.com)




