Non da Jon ? galdera entzun da Pariseko auzitegi berezian
Zazpi euskal heritarren kontrako epaiketa abiatuko da, ostegunean, Parisen. Epaiketa zabaldu eta berehala Jon Anzaren desagerpena salatu dute auzipetuek. Non da Jon ? galdera entzun da, ondorioz, 2004eko otsaila eta apirila bitartean atxilotuak izan ziren zazpi herritar epaituko dituen auzitegi berezian.
Eiheralarreko Jean-Marie Saint Pee artzaina, Ataungo Josetxo Zeberio Aierbe, Enrike Garate Galarza Otxandiokoa, Ibon Elorrieta Sanz Bilbotarra, Jon Kepa Preciado Izarra Santurtzikoa, Iruņako Iņaki Esparza Luri eta Bidarteko Diego Ibarra dira gaur Pariseko auzitegi bereziaren aitzinera eramanak izanen direnak.
Denak, Diego Ibarra izan ezik, bost urte hauetan presondegian egon dira epaiketaren zain. Auzia uztailaren 3a arte luzatua izan daitekela azaldu du Askatasunak.
Amnistiaren aldeko mugimenduak deitirik hainbat mobilizazio egonen dira datozen egunetan Euskal Herri osoan epaituei elkartasuna eta sustengua adierazteko. "Euskal Presoak askatu! Auzitegi berezirik ez! Errepresioa ez da konponbidea!" lelopean iraganen dira mobilizazioak.
Ipar Euskal Herriko mobilizazioei doakionez, ekainaren 19an, arratsaldeko 7etan, Bidarteko su gorrian elgarretaratzea egonen da. Ekainaren 26an ere, hilabeteko azken ostiral guziz bezala, arrastaldeko 7etan, Bidarteko su gorrian eta Eiheralarreko plazaren aitzinean arratsaldeko 7ak 30tan elgarretaratze batetara deitzen du Askatasunak. Azkenik, ekainaren 28an, igande atsaldez, Eiheralarreko komiteak plazan kantaldi alai bat antolatuko du.
(Irakur ere: Musikaren eguna kari, Tarbes eta Lannemezaneko espetxetara martxa antolatu dute )




