Zegaman zulo bat atxeman du Espainiako Poliziak
Gipuzkoako Zegama herrian atxeman du Espainiako Poliziak ETAk aspaldi huntan baliatzen ez zuen zulo bat. Barnean, 15 kilo titadine, azufre eta kloratita atxemanak izan dira, baita hainbat detonagailu eta minuteri zeudelarik ere, Efe agentziaren iturriaren arabera.
Zegamako Olaran auzoan zegoen gordelekua eta bertan 15 kiloko lehergailuak, detonagailuak eta mituteriak atxeman dituzte. Horrez gain, mapa batzu ere eraman dituzte inkestarendako.
Espainiako Efe agentziak eman du atzo atxemandako zuloaren berri. Poliziar operazioa idekirik segitzen duela gaineratu du, hala nola eskualdean beste gordeleku baten xeka ibiltzen hasi dira.




