Zerbitzu publikoaren desegituraketa salatu du EHA hautagaitzak

Argitaratua: 2009-04-24 12:18:58

Agiri baten bidez, Euskal Herriaren Alde (EHA) ezkertiar eta abertzale hautagaitzak Europar Batasunak bultzatzen duen zerbitzu publikoaren desagerpena eta pribatizazio politika salatu du. Donazaharreko posta bulegoa ordutegiaren murrizketa, EDF-GDFen erreforma, garraio publikoen utzikeria, baina baita osasungintza eta irakaskuntzaren erreformak ere pribatizazio prozesu honen baitan kokatzen ditu EHAk.

Ipar Euskal Herriarendako eta orohar langileriarendako kaltegarria den zerbitzu publikoaren desegituraketa eta pribatizazio prozesuarekin amaitu nahi du EHAk.

Donazaharreko posta bulegoa ordutegiaren murrizketa, EDF-GDFen erreforma, garraio publikoena eta baita sozialgintzakoa, osasungintzakoa eta irakaskuntzakoa ere Europar Batasuneko guneetan diseinatu proiektuaren ondorio dela berresten du.

Izan ere, 1995. urtean, Munduko Merkataritza Erakundeak, Estatu Batuen bultzadaz, zerbitzu mota guzien inguruko akordio zabala diseinatu zuen, Zerbitzuen Merkataritzaren inguruko Akordio Orokorra (ZMAO) izenpetuz.

2008ko urriaren 4an, Europar parlamentuak, 525 bozka alde, 77 bozka kontra eta 7 bozka abstentzioarekin, AGCSen zentzuan doan merkatal zerbitzuen delibero bat onartu du. Eskuinaz gain Europar Erakunde Sozialistak ere bozkatu dute delibero honen alde, azaltzen du EHAk zabaldutako agirian.

«ZMAOk zerbitzu publiko guztien pribatizazioa aurreikusia zuen. ZMAO sinatu baino lehenago ere, europar gobernuak (eskuinekoak zein beren burua ezkertiar izendatzen dutenek pribatizazio prozesua martxan jartzen hasiak ziren (EDF, Air France, La Poste...). Hori dena sekretupean eta jendartearen bizkarrean, sindikatu batzuen laguntzarekin» salatu du Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroan aurkeztuko den hautagaitzak. Hala, zerbitzu sozial horien baliatzea eragozten duten pribatizazio politikak auzitan jariak dira hautagaitzaren iduriz.

Orain dela mende bat irabazitako eskubide sozialen ezeztapenen aitzinean, eta zerbitzu publikoaren desegituraketaren aitzinean, EHAk Europar Batasunak biztanleen beharrei erantzuten dizkien hurbileko zerbitzu sozialak haren lurralde guzietan bermatu behar dizkiela defendatzen du, bai Europako hauteskundeen atarian bai eta bere egunerokotasuneko jardunaldian.

Aste honetatik aitzin bilera publikoak burutuko ditu EHAk bere hautagaitzaren berri emateko.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

icon

mikel

2009-04-24

Euskaldunek zerbitzu publiko frantses kolonizatzaileak defendatu behar al ditugu orain?

icon

miren

2009-04-24

Hi, Mikel, Zer? Ez al haiz joaten medikura, sistema publikoaren barruan? Ah, noski, hi herritar librea haiz.

icon

Bikingo

2009-04-24

Bai! neri guztiz koerentea iduritzen zait Correos-en, Iberrolaren etab. furgonetak erretzea Donostian eta Posta bukegoa mantendu nahi izatea Donazaharren, EDF defenditzea Iparraldako zoko guztietan. Enfin erridikuloak ez du hiltzen...

icon

andde

2009-04-25

Agiria irakurri dut eta zerbitzu publikoa sustentagatzea ongi dela pentsatzen dut. Hemen abertzale guziek horrela eginen dute. Ikus, otoi, CCIren alde ABk plazaratu zuen agiria. Nik ongi ikusi nuen AB hala mintzatzea. EHAk erraiten duena ongi errana da ere. Finean, errespetu pittinka izaitea untsa da ere. Herritar gisa, alderdietatik harat, urratsa eman duten laborari, idazle, gazte ... horiendako ere.

Komentarioa idatzi