Zigor gogorrak Pariseko Auzitegi Berezian iragan den zortzi euskal militanteen kontrako auzian

Argitaratua: 2009-07-01 11:59:32

Zortzi euskal heritarren kontrako epaiketa bukatzera eman da Parisen eta bart prokuradorearen eskaeragandik hurbil "zigor gogorrak" ezarri dizkie epaileak Askatasunaren erranetan. Zigor gogorrena Iñaki Esparza Luri irunekoari ezarri diote, hau da 16 urte. Jean Marie St Pee eiheralartarrari, berriz, 11 urte eta Diego Ibarra lapurtarrari 3 urte erdia zurziarekin.

Epaiketa zabaldu eta berehala Jon Anzaren desagerpena salatu dute auzipetuek. Non da Jon ? galdera entzun da, ondorioz, 2004eko otsaila eta apirila bitartean atxilotuak izan ziren zazpi herritar epaituko dituen auzitegi berezian.

Eiheralarreko Jean-Marie Saint Pee artzaina, Ataungo Josetxo Zeberio Aierbe, Enrike Garate Galarza Otxandiokoa, Ibon Elorrieta Sanz Bilbotarra, Jon Gonzalez Gonzalez, Jon Kepa Preciado Izarra Santurtzikoa, Iruñako Iñaki Esparza Luri eta Bidarteko Diego Ibarra dira gaur Pariseko auzitegi bereziaren aitzinera eramanak izanen direnak.

Iñaki Esparza Luri Irundarrari 20 urteko presondegi zigorra galdegin badio ere prokuradoreak, epaileak 16 urteko presondegi zigorra ezarri dio zigorraren 2/3 osoki behar izanen duelarik eta Frantziar Estatuan egoteko behin betiko debekuarekin.  Jean Marie St Pee eiheralartarrari, berriz, 11 urte eta Diego Ibarra lapurtarrari 3 urte erdia zurziarekin.

Enrike Garate Galarza eta Josetxo Zeberio Aierberi 15 urte presondegi zigorra, 2/3 osoki betez. Ibon Elorrietari 14 uteko presondegi zigorra, 2/3 osoki betez eta Jon Gonzalez Gonzalez eta Jon Kepa Preciado Izarrari 10 urteko kondena eman zaie eta zigorraren 2/3 osoki bete beharko dute.

Nahiz prokuradoreak Iñaki Esparza Luriri baizik ez galdegin Frantziar Estatuan egoteko debekua, Hego Euskal Herriko militante guzieri emana die epaileak.

Epaiketaren bukaeran Iñaki Esparzak preso guzien izenean berriz galdetudie epaileei: « zer egin duzue Jon Antzarekin? ». Askatasunarentzat "Pariseko auzitegiak oinarri politikoak baztertu dituenez zigorrak gogorrak izan dira". Herri baten askatasuna nahia errepresioa bitartez ez dutela ixilaraziko gaineratu du.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

Komentarioa idatzi