Inauteri egunari begira, ekitaldi anitz Senperen
Eguneraketa: 2010-02-08 17:38:26
Heldu den astean, otsailak 12an, ostiralarekin, Thierry Truffaut-ek « Le bien manger carnavalesque » lelopean hitzaldia eskeiniko du 19.00etan Larraldean (Amotz auzoa) «. Ondoren inauteriko ohiko platerak jastatzeko parada izanen da. Menuan: sorgin zopa, tupina, krispet eta krepeak ! Senperen Kantuz eta trikitilariel alaituko dute afaria. ( 12€ ).
Otsailan 13an, arrartseko 19.30etatik goiti, gazteek etxez etxe eskean ibiliko dira Ibarron eta Hergarai auzoetan.
Otsailaren 19an, arratseko bietatik goiti, Senpereko eskletako haurrek Zanpantzar esnarazi eta herriko karriketan desfilea burutuko dute. Ondoren krakada eginen dute.
Otsailaren 20an, inauteri eguna ospatuko dute. Hauxe egitaraua:
- Goizeko 9.30etan: Gosaria frontoian. 10.00etan: etxez-etxe hiri erdian.
- 13.00etan : Norberak eramandako bazkariarekin pik-nika frontoian.
- 15.00etan : Frontoiaren parkinetik abiatuta, karrikaldia edo desfilea.
- 17.00etan: Zanpantzarren auzia.
- 18.00etan : LES C PAS C et Senperen Kantuz-ek alaiturik, aperitifa.
- 20.00etan : Gaualdia « Bling Bling » Oxtikenian. Aperitifa pintxoekin eta Karnabal Rouge-ekin kontzertua.


- 