Integrazio Batzordearen kanpainaren martxoko hitzorduak

Eguneraketa: 2010-03-08 17:01:27
Komentariok -

Integrazio Batzordearen kanpainak aitzina segitzen du. Ikastoletan eskolatuak diren ahalmen urriko haurren guraso eta lagunen elkarteak 115 000 € bildu behar du 25 haurren eskolatzea, beren beharrei egokitu laguntzarekin, segurtatzeko haur bakar bat ere ez dadila eskolatik kanpo medio eskasagatik gerta. Martxoaren 7an II. Itsas Lamien korrika ospatu dute Angelu. Hona hemen hilebo hurrengo hitzorduak:


  • martxoak 21ean, Pirritx, Porrotx, Marimotots (0.5€ /sartze), Hendaian. Akelare elkartearen eskutik.

  • martxoak 27an Sagardotegi afaria (1€/bazkari), Hazparnen, Ezkia ikastolaren laguntzaz.


Horrez gain, ezberdintasuna barne hartu nahi duen eskola baten partaide izateko deia luzatzen die Integrazio Batzordeak partikularrei eta enpresei beren diru emaitza helbide honetara bidaliz :
Integrazio Batzordea – 16 Larregi etorbidea – 64500 Donibane Lohizune