Otsail Ostegunak: Larrinoa "Gaurko kultura turismoa ote den" galdeari errepusta ematen entseatuko da

Eguneraketa: 2010-02-08 17:48:12
Komentariok -

Zabalik elkarteak Otsail ostegunak antolatu ditu aurten ere. Donapaleun ostegunero euskarazko mintzaldi bat izanen da hilabete osoan zehar. Herriko Xerbitxuguneko gibelaldeko salan izanen dira mintzaldiak, arratseko zortziak eta erdietarik hamaikak eta erdiak arte. 

Otsailaren 11ko hitzaldia antropologiari lotua izanen da, Iruņeako unibertsitateko irakaslea den Kepa Fernandez de Larrinoa "Gaurko kultura turismoa ote" den galdeari errepusta ematen entseatuko da. 

Otsailaren 18an Hego Amerikan zehar egin itzuli baten kronika entzutea proposatzen dute antolatzaileek. Elorri Larzabal eta Paxkal Teilagorri badaianten eskutik Argentina, Txile, Peru, Bolivia eta Uruguay hobeki ezagutzen ahalko dute hurbiltzen diren pertsonek. Euskal diasporatik abiatuta, baserri biologiko batzuetan lanean aritu eta Maputxeen mundua hurbildik ezagutzea proposatuko da.

Azkenik, otsailaren 25ean Ur Apalategi idazle eta unibertsitaria euskarazko literaturari buruz mintzatuko da. "Noretzat eta nola idatzi garu euskaraz?" izenburuarekin euskal sistema literarioaren mugak eta idazleen estrategiak aztertuko ditu.