UEUko udako ikastaroak Baionako IUT-ean eginen dituzte aurten

Eguneraketa: 2009-06-29 11:25:24
Komentariok -

Urtero bezala, hutsik egin gabe, UEUk Ipar Euskal Herriko Udako Ikastaroen eskaintza eginen du. Udako Ikastaroak Jantzi leloa aukeratu dute 37. ikastaldi honendako. Aurten, Baionan IUTn eginen dituzte ikastaroak.

Guztira 38 ikastaro antolatu ditu UEUk aurten; horietatik 15 Eibarren, 8 Baionan, eta 14 Iruñean. Baionako ikastaroak uztailaren 6tik 10era bitartean egingo dira Baionako IUTn.

Ikastaroez gain, urtero egiten den bezala, saio osagarriak ere izango dira aurtengo Udako Ikastaroetan. Uztailaren 9an “The Sparteens” musika taldeak kontzertua eskainiko du AEK-ko Kalostrape ostatuan.

IUTk zein EEP eta Kontseilu Orokorra bezalako erakundeek sostengua eman diote aurten UEUri ikastaroak antolatzeko. Bestalde, Baionako ikastaroetan ekainaren 29ra arte eman ahalko da izena. UEUk Web-gune bidezko matrikula bultzatu nahi du aurten. Hots, www.ueu.org webgunearen bidez osatu daiteke matrikulazioa. Bestela 05 59 25 60 56 telefonora deitu dezakete interesatuek.

( Ikastaroei buruzko xehetasun guziak http://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365 blogean atxeman daitezke ).