Xiberoak ezne ekoizleak süstengatzen dütü

Xiberoa-Herri Alkargoaren Bülegoak plazaraturiko prentsa agerkia

Eguneraketa: 2012-01-20 16:58:52

Xiberoa-Herri Alkargoaren Bülegoak CLPBko ordezkariak errezebitü dütü barda, koperatiba horrek bizi dütüan nekezien aipatzeko.

Bazterrak minbera jarte batetarik harat, Eüskal Herriko ezne ekoizpen sailaren geroa da auzitan dena.
Kanpotik ezne sarraraztea indüstriaren beharrer ihardesteko entelegagarri lizate, kartieleko ekoizleek ez badüe beharra dena ekarten ahal. Bena eznea kanpotik sarrarazten da gure lürraldean, AOC OSSAU IRATI eznetik bestelakatzeto baratzen delarik.

Bestalde, Eüskal Herriaren irüdiaren baliatzea aski gaitzigarri da, erabili den pasta ez delarik hebenkoa.
Xiberoko haütetsiak mendiko laborantxari zinez etxekirik dira, hebenko jentartearen eta ekonomiarentako düan inportantziagatik, eta hanitx arrenküratürik dira ezne sailaren egoera eta horko eragile zonbaiten jokamoldea ikustez.

Ezne saileko eragile güziek alkarrizketak berriz abia detzen eta hartürik izan ziren engajamentüak errespeta ditzaen gomendatzen dügü, denen honetan izanen den adostarzün batetara heltzeko gisan.

2012ko urtarrilaren 20a


Komentarioak

Komentarioa idatzi