Ihauteriak hor dira neguko hotzaren ostean udaberria helduko dela igurikatzeko

Argitaratua: 22 ordu eta 41 minutu

Zirtzilak, kaskarrotak, mairuak, zanpantzar eta gainerako pertsonaiak prest dira gure herriko bazterrak girotzeko. Donibane Garazi edo Donapaleun Santibate ospatzen dute asteburu honetan eta ondorengoan Libertimendua. Uztaritzen, berriz, Hartzaro festibalak iragartzen du ihaauteria edo Donibane-Ziburun Sorgin Gaua. Neguko hotzaren ostean udaberria helduko dela iragartzeko prest gainean da ihauteria.

Le Maire ministroa Itsas Lizeoa bisitatu eta arrantzaleen ordezkariekin elkartu da Ziburun

Argitaratua: 17 ordu eta 42 minutu

Laborantza eta Arrantza ministroak etxea du Senperen eta maiz etortzen da Euskal Herrira. Gaur Ziburura etorri da bisitan eta horregatik goizetik ez ohiko CRS hedatzea zen Zokoan. Bruno Le Maire auzoan kokatzen den Itsas Lizeoan izan da, "arrantza, laborantza bezala, geroa duen jarduera dela baieztatzeko gogoz". Eguerdian, ardi esne ekoizleak, lehenik, eta ondoren ELBko laborariak ministroaren kolaboratzaileekin elkartu dira sektoreak pairatzen duen krisiaz mintzateko. Bestalde, bere iritzia eman du AHTren egitasmoari buruz. Gaurko bisitan anfitrio lanetan aritu den Michele Alliot-Marie ministro ohiaren ildoa segituz, AHTren abantailak kolokan jarri eta egungo trenbideak arramoldatzearen alde azaldu da Le Maire.

Urruñako Ikastolaren aldeko kontzertua ostiral honetan

Argitaratua: 2012-02-03 09:23:55

Urruñako Ikastolak 106 ikaslekin egin du 2011-12 kurtsoaren sartzea. Urtarrilean sartu berri diren ttikiekin kontatuz, 110 haur izanen dira ikasturtearen amaieran badira hamar urte dozena bat haurrekin abiatu zen eskolan. Ikasleen kopurua handitzeari aurre egiteko lanak burutu berri dituzte. Horiek ordaintzeko hainbat ekimen martxan dira. lehenbiziko hitzordua, gaur, otsailaren 3an, antolatu kontzertuan.

Luhusoko Harri Xuri kultur gelaren egitarau hurbila

Argitaratua: 17 ordu eta 37 minutu

Luhusoko Harri Xuri kultur gelako datozen bi emanaldiek zirkoa ukanen dute gai nagusitzat. Lehenean, otsailaren 4an larunbatez, Bord de Piste konpainiaren antzeztutako zirko "Est-ce que tu m'aimes ?" ( Maite al nauzu? ) ikuskizuna proposatuko da 17:00 eta bigarrenean, otsailaren 17an ortziralez 20:30tan Dr Troll-ek magia emanaldi bat eskainiko du.

II. Gaztezulo saria Arnaldo Otegirentzat

Argitaratua: 2012-02-02 18:21:48

Iragan irailaz geroztik eta abendurarte Gaztezulo.com webguneko Eztabaidagunean sailaren bidez hedabide honen irakurleek proposatutako izen guztien artean, Elgoibarko politikariak jaso ditu boto gehien. Gaztezuloko kideak Elgoibarrera, bere herrira, hurbildu dira Arnaldo Otegiren gertukoen iritzia hartzeko. Ondoren, bere etxera joan dira buruzagi independentistaren aurpegi pribatua gehiago ezagutzera eta  senitartekoen eskuetan garaikurra uztera. ( Hemen bideoa ).

Seaska prest da Baxoko azterketak oztopatzeko azterketa hori euskaraz izan dadin lortzeko

Argitaratua: 2012-02-02 16:17:26

200 lagun inguru bildu dira gaur eguerdian baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko Baionan eginiko elkarretaratzean. Mobilizazioa Seaskak deitu du Bernat Etxepare lizeoko ikasleek emandako urratsa sostengatuz. Iaz bezala aurten ere baxoa euskaraz pasatzeko paradarik ez dute Seaskako lizeotarrek. Mobilizazioan nabarmendu dutenez, frantses legea ez da oztopo, berez frantsesa ez den beste hizkuntza batean azterketak egiteko aukera ematen duelako legeak. Berez, "nahikeria politikoa aski dela" eskubide hori bermatzeko nabarmendu du Seaskak euskalgintzako eragileen presentzian irakurritako agiri batean. Horregatik, Ipar Euskal Herriko ikastolen lehendakaria, Paxkal Indok hauxe iragarri du: "Seaska prest da Baxoako azterketak oztopatzeko, froga hori euskaraz izan dadin".

Ipar Euskal Herriko eragileak presente dira Parisen zabalik den Expolangues azokan

Argitaratua: 2012-02-02 13:17:42

Pariseko Expolangues azoka abian da Parisen. Etxepare institutuak gidatuko du lehen aldiz euskal ordekaritza hizkuntzen azokan. Ipar Euskal Herriko eragileek ez diote muzin egingo hitzorduari. Hartara, Euskara hizkuntza Frantzian hitzaldia eskainiko du, ostiralean,  Argitxu Camus Etchecopar, Sorbonne III Unibertsitatean euskara irakurleak. Egun horretan bertan, Maddi Oihenart kantariak kontzertua eskainiko du Sorbonne III Unibertsitatean, Jérémy Garat musikariarekin batera. Otsailaren 4an, larunbatarekin, Ur Apalategi idazleak hitzaldia emanen du azokan, Euskal literatura globalizazioaren garaian izenburupean.

Irudia

Europa ekialdetik etorritako lurra eta hotza giroa Euskal Herrira heldu zaigu. Argazkia Hondarribiako portuan hartu du Gari Garaialde argazkilariak. Eskal Herriko txoko anitzetan tenperaturek zero azpira jo dute. Biarritzen 2 gradu zero azpitik markatu du termometroak eta Donibane Garazin -3. Metereologia zerbitzuen arabera, elurterik ez da espero. Alta, hotza handia izanen dela oharrarazi dute. Iragarpenak bete ezkero, elurra ez bada izotzak arazo frango sortu ditzake ondoko ordutan errepideetan. Argazkia: Gari GARAIALDE