Intza eta Julen
Jon Garmendia
Ene uste apalean etxean egon behar zenukete, Gamarten, zuenekin, gurekin. Ene uste apalean zuek ez duzue deliturik egin. Ene uste apalean, kanpokoek, gerla letraz idatzitako legeak erabiltzen dituzte euskaldunon lurretatik seme-alabak ebatsi eta presondegietan bahitzeko, eta ene uste apalean, haiei, doainik baino merkeago ateratzen zaie dituzten atzapar zikinak nahinoiz gurean sartzea. -
A
Xipri Arbeldide
A ! Nork erranen zuen hizki xoil batek horrelako indarra izan zezakeenik. "A"xoil batek munduko ekonomia kilikolo eman dezake beraz. Munduko handienak inarrosi ditu ! Bainan nork dauka eskutan delako "A" hori ? Nondik daukate horrelako boterea? Zein huteskundeetan emana diegu? Ala berek diote beren buruari emana ? Nor dira azpiz lanean ari diren mamu horiek? -
Martin Hiribarren azkaindarra
Joseba Aurkenerena
Historia garaileek idatzia dela hamaika aldiz entzun dudan arren, badira ene ustez galtzaileen bandoan ere ongi idazten dutenak, eta aunitzetan azken horien bidez historiaren beste aldea ezagutzera iristen gara. Horien lana ez da alferrikakoa izaten. -
Beleari, mezu anonimoak hedatzen dituenari
Ixabel Etxeberria
Urruņa aldean bele bat dabil. Mezu anonimo maltzurra zabaltzen ari da, hautetsi abertzalea naizen ni kenka txarrean jarri nahian. -
Sozialistak, ahul
Ixabel Etxeberria
Esne ekoizleak protestan agertu dira azken egun hauetan. Esne ekoizleak antolakuntzaren bidez beren lan tresna defenditzen aritu dira, baina aurrean dituztenek arma komertzial azkarrak baliatzen dituzte. Beste gizarte eredu bat defenditu behar dela aldarrikatzen dute esne ekoizleek, beren biziraupena delarik zalantzan. Hautetsi askoren babesa lortu dute, tendentzia guztietako hautetsiak, jokoan dagoenak herritar guztiak hunkitzen baititu. Frederique Espagnac ikusi dugu ardi esne ekoizleen txostena defenditzeko prest. -
Aurrera begirako erronkak
Inaki Altuna
Euskal Herriak gertakari oso garrantzitsuak bizi izan ditu azkenaldian. "Historiko" hitza merezi izan dute horietako batzuek. Egoera berri bat sortu dute, horrek bere horretan arazo eta oztopo guztiak desagertzea ekarri ez badu ere. Ezta gutxiagorik ere. Azken aste honetan, atxiloketak eta Madrileko Auzitegi Nazionaleko epaiketak zein kartzela zigorrak protagonista izan ditugu berriro, aspalditik errotutako eta errotik aldatu behar den errealitatearen alde lazgarriaren adierazle. Indarkeria ez baita amaitu gure herrian. -
Garratoina eta gasna
Xipri Arbeldide
Biziki arina zitzaidan ezkontza hori. Alde batetik ELBko laborariak, garapen iraunkorreko militanteak, lurrari errespetu ekartzen diotenak; bai eta, gauza arraroa, gizonari ere bai, ez bailiokete zernahi irets arazi nahi dirua estakuru. -
Lauburua edo euskal esbastika
Joseba Aurkenerena
Euskaldunok tipi-tipitatik ikusi izan dugu gure artean lau buruko ikur bitxi bezain eder hau. Beste garaietan abertzaletasunaren ikurtzat hartzen genuen, bere barruan ezkutaturik balego, kanpoan guztiz galarazirik zegoena. Bera zen gure nazio sentimenduen iturri isila, gure euskal nortasunaren altxor gordea, eta berarengan jartzen genuen askotan gure ikusmira, bera bailitzan gure izaera bereziaren oinarria, gure euskal kontzientzia zanpatuaren zimendu bizia. -
Imazighen-en primadera
Xipri Arbeldide
Berbero izenarekin ezagunak dira, Barbaro deitzen bitzituzten Grekoek, konprenizen ez zuten hizkuntza bat mintzatzen zutenak. Berak Imazighen deitzen dira, mintzaira tifinagh, herria Amazigh -
















- 