Arrosaren (bide) orriak
Aitor Renteria
Neguaren hurbilak ez du arrosaren hostorik inarrosi. Euskal Herrian burutzen ari den prozesu politikoaren berri ez balu bezala zabaltzen ditu hosto berriak edo nik bederen horrela ulertzen dut astelehenean Alain Rousset Akitaniako Presidenteak eta Patxi Lopez EAEko Lehendakariak Gasteizen izenpetu duten akordioa. Akitania-Euskadi Euro-eskualdeko Asanbladaren osaketa egin dute akordio horren bidez. Lehen bi urteetan Rousset izanen da egitura horren buruan eta egoitza Hendaian ukanen du. Euro-eskualdeak duen nazioarteko aitortza politikoa nabarmendu dute bi sozialistek, Rousset eta Lopezek.
Amaia eta Hasier
Aitor Renteria
Betiereko bikotea dira Amaia eta Hasier. Hilargia eta eguzkia bezala, bata bertzeari darraio eta lipar batez, bat egiten dute ortzian. Biziaren gurpila hozkaz hozka doa aitzina eta hilargiaren desagertzeak egunari utziko dio bide, egunak gauari utzi arte. Horrela etengabean, bizia bizia deino.
Filosofiaz hartu
Aitor Renteria
Filosofiaz har zazu erraiten omen da norbaiti egonarria edo pazientzia aholkatzen zaiolarik. Baxoa ate joka dagoen une honetan, azterketa filosofiaz harteko aholkatu beharko zaie euskaraz ikasten duten ikasleei. Euskal Herriko hezkuntza sistemarik ez dago eta eskubideen izenean frantsesez egiten da Baxoa. Halabeharrez baina doi bat eskuzabal. Historia-geografia azterketa euskaraz egitea onartzen baitu Frantziako Hezkuntza ministerioak. Baina lehen azterketa, filosofia, frantsesez burutu beharko dute ekainaren 16an.
Paradoxak
Aitor Renteria
Izerdiz blai eta gorputzak itsaso gose. Beroa nagusitu orduko buruak itsasoa amets. Eta paradoxa nagusi ekialdera so eginez gero. Eguzkia sortzen den toki urruti hartan, Japonian, lurrikara izan zen duela hilabetea. Tsunamiaren eta gero istripua egon da hango zenbait zentral nuklearretan. Erreaktoreetako muin erradioaktiboa hoztu eta babestu behar zuen ur kutsatua itsasora isuri dute zuzenean. Zein da kutsatutako ur kopurua? Nolako ondorioak ukanen ditu itsasoan, landare zein animaliengan? Onurarik ez, baina zaila neurtzea kaltea, ez dutelako egia erranen.
Hitzetatik dilingo
Aitor Renteria
Hitza hitz dio erran zaharrak. Emandako hitzak balio sakratua duke. Alta, abiadura handiko gizartean, interneten zirimolan hedatzen diren kontzeptuak ulertzeko bat-bateko ezinak eragiten dituzte hitzek. Batetik emandako hitza ezagutzan, jabetzan oinarritzen delako, eta bertze alde batetik kanpotik heldu zaigulako, euri jasa itogarriak bezala, deplauki.
Mundu bat karrikan
Aitor Renteria
Mobilizazioek, grebek, protestaldiek debatea berriz irekitzera eramaten ez badute, zer gelditzen da? Ezadostasunaren gainditzeko, Gobernuak proiektua zuzendu nahi ez badu, zer gelditzen da? Zertan gelditzen da demokrazia?
Txapaperako tentaldiak
Aitor Renteria
Badator sartze politikoa. Edo hobe erranik, sartze politikoak bete-betean hartu gaitu. Aurtengoan, ordea, alderdi nagusien agendak bederen uzkailiko dituen berriaren eskutik eginen da halabeharrez. ETAk erasoko ekintza armatuak bertan behera utzi ditu, nazioarteko begiraleek eta ezker abertzaleak berak egindako eskaerari ihardetsiz.
Behiak trenari so bezala
Aitor Renteria
Hausnarrian egotea eginkizun nagusi duten behiek harriduraz begiratzen diote ufaka eta orro eginez pasatzen den trenari. Harridura haien begitartean, Baionako suprefeturatik ateratzean, Lapurdiko hautetsien aurpegian irakur zitekeen harridura bera. Frantziako gobernuak AHT xedea aztertzeko ardura eman zion Marie Line Meaux andereari duela hiru hilabete. Nehork zalantzarik bazuen, ezinago argi mintzatu zen atzo. Lapurdiko AHT bide berria eginen da. 2011ko udarako behin-betiko ibilbidea zehaztea eskatu zuen gainera andereak.
So eta iso!
Aitor Renteria
Hamarnaka hildako eta zauritu izan dira Moskuko metroan egindako atentatu batean. Egun berean Bruselan, Mundu zabaleko hainbat eragilek, zein baino zein garrantzitsuagoa, Euskal Herriari begira ezarri dute soa. Euskal Herriak pairatzen duen gatazka politikoa gainditzeko proposamena plazaratu dute eta bide batez, ezker abertzaleak egindako urratsa txalotu. Ez da hutsaren hurrengoa, ez da egunero gertatzen den gertakari antzua.
Keriatik Tasunera
Aitor Renteria
Euskarak karga etiko handia atxikitzen du bere atzizkietan. Txar guztiak keriaren sakuan biltzen ditu eta onak tasunaren baratzean. Batetetik garbitasuna, zintzotasuna, kristautasuna eta askatasuna agertzen badira, bertze aldean zikinkeria, sorginkeria, sineskeria eta indarkeria agertzen diren ber. Horren berizketa zorrotza egitea zaila bada gehienetan, errepikapenak onilaren bidean murgiltzen ditu gogoak.
Kadira dantza
Aitor Renteria
Gogoan ditut ikastolako Uda Lekuetan edo herriko jaietan egiten ziren kadira dantzak. Ideia bihurri batetik abiatzen da jokoa, jende kopurua baino kadira bat gutxiago jartzetik alegia. Eta denak lasterka musikaren etena nagusitzean tokia ez galtzeko. Kadiraz jabetzean lasaitasun irriņoa erakusten dute irabazleek, larritasun adierazpena bilakatzen dena musika berriz abiatzean. Jokalari bakoitzak bere taktika hautatzen du, bertzeen hautuak aztertuz eta bere kokapena baloratuz. Okerrerako tarte txikia dago.
Mendi tontorrean
Aitor Renteria
Lainoak Gorbea tontorra estali zuen ekaina bukaeran. PNV-EAJko hamarnaka kidek tontorrerako bidea hartu zuten, ikurriņa ororen buru. Aitzineko astean, Espainiako armadak Espainiako bandera erraldoia jarri zuen gurutzean. Gorbeako gurutzea, Euskal Herriaren eta askatasunen defentsan, oroitzapenez eta sentimentuz jantzitako ikurra eta erreferentzia.
Hamaika lanpostu, hamaika galdera
Aitor Renteria
Frantziako Hezkuntzak agiri baten bidez jakinarazi du Seaskarekin akordio bat erdietsi duela. Horren arabera, hiru urtean hamaika irakasle gehiago emanen dizkio Seaskari. Horrez gain, hizkuntza politika hobe burutzeko Euskararen Erakunde Publikoari 120.000 euro gehiago emanen dizkio urtean. Akordioa indarrean sartzeko, Seaskako Ikastolen Kontseiluak berretsi behar du lehenik.
Pikolo txikiak
Aitor Renteria
Liburuetan agertzen zena egia zen aspaldian. Garaiko mitoa, batzuek, propaganda gisa baliatzeko trebezia daukate eta horretan bide erakargarririk baldin bada, literatura da. Gogoeta hori jin zitzaidan burura Baionako Elkar liburutegi euskalzalean nenbilearik, haurren ipuinen zokoan.
Bai baina ez, ez baina bai
Aitor Renteria
Icaroren antzera dira Ipar Euskal Herriko hautetsi handiak. Handiak diot, ez karguaren garrantziarengatik, herriaren iritzia kontuan hartu gabe erabakitzen dutelako baizik. Botere handia da hori.
Izanaren burukominak
Aitor Renteria
Izanak ez duelarik izena betetzen, edo izanarentzako izena handiegia delarik ximurrak eta lotsariak agerian gelditzen dira. Eta jokutriaren zantzua, ustea edo susmoa mingotsa bilakatzen da euskarazko eta frantsesezko adierak ez datozelarik bat.
Sardina bat etekin
Aitor Renteria
Ipar Euskal Herriko eta Frantziako ikastetxeetan Darcos erreformaren aurkako mugimendu zabala izan da azken asteotan. Oldarraren aitzinean, baliabideen murrizketa gerorako uztea deliberatu du Frantziak, udaberrirako Darcosen hitzetan. Ikasleen garaipena, sardina xumea beharrak asetzeko. Txanpa baliatzea deliberatu dute ikasleek, erreforma behin-betirako bertan behera gelditzea lortzeko esperantzaz.
Mirailaren begirada
Aitor Renteria
Errealitateko irudiak islatzen ditu mirailak. Ezkerrekoa eskuinean agertzen du eta alderantziz, baina errealitatearen isla erakusten du, errealitatea ez delarik mugitzen. Hura bezain perfektoa dela pentsarazten digu mirailak. Perfektoagoa ere bai, aisialdietako zentroetan egoten diren mirailak nahi dugun efektua adierazten duelarik, errealitatea argalagoa, luzeagoa edo beteagoa erakutsiz.
















- 