Etarren amek asko sufritzen dute

Allande Boutin

Argitaratua: 2011-10-22 16:03:56

“Etarren amek asko sufritzen dute
semeak hiltzen dizkietenean
eta batez ere semeek hiltzen dutenean"

Gabriel Arestik idatziriko bertsuak gogora heldu zitzaizkidan aski fite, Eta-ren azken deklarazioaren berri izan ondoren.

Noski poztekoa da notizia. Aspaldi honetan itxaroten zena. Kapitulu berri bat idekitzen baita. Denon artean izkiriatuko omen dena (hala behar luke), libreki, inolako presiorik gabe. Alde batetik ala bestetik.

Halere, luma horren hartzeko ainitz falta dira. Bi aldetan erorikoak. Etaren biktimak. Jarduera militarrean hiliko militanteak. Sobratu zen sufrikarioak erabat iluntzen dit berriaren argi berria.

Inoiz gurera itzul ez daitezkenak gogoan dauzkat. Zein oraindikan (eta noiz arte ez dakigun) preso direnak ere.

Bi aldeetako sendiek inoiz bide bera hartzen ahalko dute? Hots ber adiskidetzarena ?

Zauriak hain larriak izanki denbora beharko da. Bainan erdiets daiteke. Ez ote da horrelakorik gertatu etsai gorriak ziren Alemania eta Frantziaren artean ?

“Has gaitezen lan astunean, bihar gabiltzan askatasunean” zioenez Amurizak. Garaia heldu da.
Azken urteotan eszenatoki berria diseinatzeko ausardia izan dutenei, milesker.


Komentarioak

icon

Mikel

2011-10-24

"Ez ote da horrelakorik gertatu etsai gorriak ziren Alemania eta Frantziaren artean"

Kasu honetan, zuretzat zein da Frantzia eta zein Alemania?

adibideak ematean kontuz ibili behar da...

icon

Jokin

2011-10-24

Espainiarrekin eta frantsesekin lasai bizitzeko, gauza ainitz aldatu beharko dira. Azpian dagoenak ezin du zanpatzailearen lagunmina izan.
Askatasuna atzematen dugularik eta parez pare gaudela, orduan ikusiko.

Komentarioa idatzi