'Hosto beltza'
Aurelia Arkotxa
Bero. Zerua azul dirdiratsu. Itsasoa blu marinakoa. Uda iduri, bizkitartean ez, uda joana baitzaigu ihes. Zerua egunero goizago zaigu iluntzen. Gauak zaizkigu gero eta gehiago luzatzen ari. Arbolen hostoak ja horitzen hasiak. Urriko denbora. Gure baratzeko kakiondoaren fruituak borobilduak. Kakien berde muskerra laranjatzen hasia.
Euskal Herria, utopia?
Aurelia Arkotxa
Mapak, kartak nehoiz ez dira izan inozenteak. Geografia lokalizazioak errazten dituzten itxura grafiko hauk politikari estuki lotuak direla nork du ukatuko? "Mapa politikoa" erratea bera ez ote da pleonasmo hutsaren erabiltzea?
Mapak: Euskal Herria 4
Aurelia Arkotxa
Saint-Severreko ‘Beatus’ mapamundia, XI. mende erdialdekoa, begira dezagun. Lau puntu kardinalak ez dira gaurko moldean kokatuak geografikoki. Hots, sortaldea zeruari hurbilena den lekuan da : gure iparrean. Eta adibidez iparra ezkerretik da, guretzat sartaldea den lekuan.
Mapak: Euskal Herria 3
Aurelia Arkotxa
Mapak izatez mugikorrak dira. Gerlei eta politikari lotuak. Konkisten, kolonizatzeen estigmak badakarzkiete. Ikus Afrikako fronteren marra geometrikoak. Gure euskal lurraldeen deskribatze kartografiakoak anitz moldezkoak izan dira iraganean. Egoera historikoen araberakoak.
Mapak: Euskal Herria 2 (eta 1)
Aurelia Arkotxa
Ttipi ttipitik beti etxean ikusi izan dut “Euzkadi ez la patria de los vascos. Eta zazpi probintziak Benabarra, Laburdi, Nabarra, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba… kolore ezberdinez beren herri eta hiri nagusiekin. Amak kondatzen dit, beste miletan egin izan didan bezala, Joakin ezagutu ez nuen aitatxik nola gorde zuen mendian.
Mapak: Euskal Herria 1
Aurelia Arkotxa
Mapa geografiko zaharretan europarrek ezagutzen zituzten lurraldeetarik urrunago kokatzen zen eremu ezezagun hari "Terra incognita" zioten deitzen. Edo "Terra ignota ". Xehetasun topografiko eskasekin agertzen zen. Edo erabat zuriz anitzetan. Bidaiariek imajinatzen zuten han zirela bizi Pliniok bere "Historia Natural"-ean aipatzen zituen munstroak eta izaki bitxiak.
















- 