Hautatua, zertarako?

Bixente Vrignon

Argitaratua: 2009-10-26 12:24:15

Hauteskunde denbora, eta berriz ere partidoen mundua pil-pilean. Abertzaleak aipatu aintzin, on da ohartzea denak hunkituak direla, eta mugak ezabatzen ari direla. PSren ohiak Sarkozy-ren gobernamenduan sartzen dira; ekologistek, beren aldetik, ez dute baztertzen MoDem-ekin aliantzan sartzea. Luzaz xutik egon den harresia komunistak eta ezker muturraren artean, hondatu da.

Abertzaleak baino abertzaleagoak

Bixente Vrignon

Argitaratua: 2009-04-14 16:13:57

Joan den hilabetean, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan iragan diren hauteskundeak, eta ondotik gertatu diren paktoak, gertakari politiko bat argitan eman dute, dudak gelditzen baziren kaxatzeko : partido espainiolak, partido euskaldunak baino abertzaleagoak dira. 

Matematikak eta literatura

Bixente Vrignon

Argitaratua: 2009-03-04 11:34:35

Beste ainitz bezala, hezitu naute eskolan xifreen errespetuan, erlijionean, hitz batez matematiken fedean. «Xifrekin ez da gezurretan ibiltzen ahal » zioten erakasleek eta egia errateko 2 + 2 beti 4 eman dute eta hortik ez da ateratzen ahal.

Prentsaren lege berria : azeria oilotegian II

Bixente Vrignon

Argitaratua: 2008-12-18 12:04:49

Hedabideen kontrolarekin informazioa da jokoan dagona, baino urrunago, iritzien kontrola. Adibide milaka badira, bainan mendebaldeko herrietan aski ezaguna da hauteskunde politikoetan «bipolarizazio»-aren fenomenoa. Erran nahi baita, A partidoa eta B partidoa, bi bakarrik aurkeztuak dira entzun-ikusleei, kapable direnak poterea hartzea.

Autozentsura edo egunerokotasuna

Bixente Vrignon

Argitaratua: 2008-10-08 15:20:37

Irudi eta politikako afera bat bihurtzen ari delarik Laborantza Ganbararen kontrako auzia Euskal Herrian, Parisen, arrabotsik gabe, FDSEA-ko goi mailako arduradunak, eta hiru ministro ohiak, epaituak izan dira, diru publikoa desbideratzeagatik, hitz batean ebasteagatik sindikat bakar honen alde.

Ni naiz

Bixente Vrignon

Argitaratua: 2008-07-25 10:36:01

Eskertu behar ditut hemen gure diputatu eta senadoreek, onartu dutenak mintzatzen dutan hizkuntza frantsesen ondare bat dela. Ez dirudi horrela, bainan horra arte, ez zen horrela. Legalki, frantsesa baizik, ez nuen beste hizkuntzarik mintzatzen ahal. Beno, bai, bistan dena ingelesez edo xinatarrez mintzatzen ahal nintzen bainan orduan kanpotiarra nintzen. Eta hori, ez da posible, nire Errepublika cartesiana honetan : nire nortasun agiriak ematen du frantsesa naizela, frantsesez aritzen naiz beraz.