Abertzaleak baino abertzaleagoak

Bixente Vrignon

Argitaratua: 2009-04-14 16:13:57

Joan den hilabetean, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan iragan diren hauteskundeak, eta ondotik gertatu diren paktoak, gertakari politiko bat argitan eman dute, dudak gelditzen baziren kaxatzeko : partido espainiolak, partido euskaldunak baino abertzaleagoak dira. 

Analizatzen, komentatzen eta kritikatzen ahal da, edo alderantziz txalokatzen, bainan gertakaria hor da. Espańa, projekto politikoa bezala dutenak, nahi politiko gehiago badute, Euskal Herria nazio bezala eraiki nahi dutenak baino.

Aski urrun joanez, auzia Nafarroan hasi da, abertzaleek, ez dutelarik jakin izan karlistak berenganatzea. Gehiengoa eskuindar espainiolaren alde erori da orduan, funtsean, Iparraldean gertatu den bezala, ez baitzen orduan mugimendu politiko antolaturik, burgesia antolatzeko.

Gaur egun, abertzaleek segitzen dute prezioa ordaintzen, ez baita sekulan errex aspaldiko sareak eta sare politiko baten desegitea, hariz hari, gizartean beste idei batzuk hedatzeko.

Euskadiko Elkarte Autonomoan, haatik, bakarrik mende laurden bat gibelera begiratzen bada, ez zen ebidentea, horrelako pario baten kausitzea. « Bortitzak » edo « bortizkeria » aipatzen zelarik, explikatu behar zen nortaz ari zen, ez baitzen batere ebidentzia bat. Inori ez lioke burutik pasatuko « demokrata » adjektiboa kokatzea espainiol eskuinaren ondoan. Eta gehiengo batek, autonomi estatutua minimo bat bezala ikusten zuen, tope bat bezala agertzen delarik gaurregun.

Onartu behar da indar politiko espainiolek egin duten lana, Estado baten ahal guziak baliatuz, legal eta ilegalak : nazioarte mailan, eta europar, espainiol eta euskal gizartearen barnean ere mentalitateak aldatzeko, eta beren projektoa onartarazteko. 

Manifestazioak debekatzea, askatasun indibidualak murriztea, adin motzeko gazteak presondegiratzea, partido politiko debekatzea, hori dena normaltzat onartarazi dute beren gizarteari eta nazioarteari, agertuz, denbora bezala, biktima bat bezala, ontsa jakin nahi izan baitute borroka armatua mediatikoki manipulatzea.

Onartuz, euskal herri bat bazela, andaluz herri bat baden bezala, eta hizkuntzak ofizialak bihurtuz, agertu dira herri deszentralizatuena bezala Europan, beren sistema adibide bat bezala kokatu ere.

Bizkitartean, abertzaleek ez dute sekulan lortu projekto nazional batu bat osatzea, eta beren diferentziak ttipitu orde, handitzera joan dira. Haatik, begiratzen baldin bada gibelera, sinpleago iruditzen zen euskal ezker eta eskuinaren artean batasun bat lortzea, ez eta frankisten eta errepublianoen semeen artean.

Horiek dira iraganaren ikasgaiak. Etorkizunak bakarrik erranen ahalko du epe ertain eta luzean, nork duen pario ona egin, nor den engainatu eta zer mementuan.


Komentarioak

Komentarioa idatzi