Isiltasunaren estrategia
Bixente Vrignon
Gerlaren arrabotsa isilduta, bakeak zarata egin du, Pirinioak pasatu gabe. Iparraldean, hedabideak nagusiki entseatu dute explikatzea, analizatzea, ahots ezberdinak entzunaraztea. Bainan hortik kanpo, isiltasuna, Estadu frantses guzian. Informazioaren hierarkian, ETA-ren erabakia, armen uzteak, ez du oihartzunik ukan. Ez dut sinesten "konplot"-aren teorietan, bainan bai panorama baten antolaketa batean, pixkanaka plantan ematen dena bakoitzak bere piezak mugituz.
Interesgarria izan da mementu batez, Frantziatik nazioarteko politika explikatzeko, "ETA-ren bortizkeria" aipatzea. Interesgarria izan da aipatzea "arazo espainiol bat" bezala. Eta interesgarria izan da ere, ikuspundu zabalago batez, erakustea "nazionalismoaren bortizkeria", kasu hortan, bistan da, nazionalismoa, besteena da aldi oro. Eta nazionalismoa, -sozial-demokraziak salatzailea delarik- eskuinekoa da, etnizista eta beste. Diskurtso guzi hori garatuta, zaila bihurtzen da ulertzea, eta oraino gehiago besteei explikatzea zer gertatu eta gertatuko den Euskal Herrian. Interesgarria.
Pasa den urriaren 17an, hainbeste munduko erabakitzaile politiko bildurik ikustea bakoitxak neurtu ahal izan du zerbait inportante pasatzen zela. Han bildurik ginenak, nahiz eta gutti ikusi eta entzun, senditu dugu historioaren zati bat hurbiletik bizi dugula. Bistan dena ez da dena zenbat orenetan konpondu, ez da erabaki handirik hartu ez eta texto nagusirik izenpetu. Bainan Aieten frogatu da irudiek eta sinboloek beren pizua badutela. Salbu Parisetik ikusia, isiltasuna nagusi baita Estado frantsesean, Aieteko gailurrari inportantzia ematen zitzaizkiolarik Europako beste hedabide ainitzetan.
Erreakzionerik ez egun berean, ez eta biharamunean, frantses gobernamenduaren partez. Sorpresa balitz bezala. Sorpresarik ez da izan, bainan jakin behar da halere estrategia nola aldatu, pieza bat mugitu delarik. Eta hor bai, pieza bat mugitu da. Frantziaren lehen erranaldia izan da "Espainia txalokatzeko eta gure sustengua berresteko". Eta errepiktazeko ere "euskal arazoa, Espainiako arazo bat" dela.
Isiltasunaren estrategia ez da aldatu. Ikusi nahi ez duena baino, ez da itsuagorik. Bilkur honen keinu bakarra, Pierre Joxe-n presentzia. Barne ministro honek ditu lehen euskal iheslariak Espaniaratu 83-an. Berak du ere Iparraldeari lehen ezagupen sasi ofiziala onartu Garapen eta Hautetsien Kontseiluak sorrarazi. Frantziaren aldetik, nehork ez du baloratu, nehork ez baitu aipatu.
Komentarioak
Pantxika
2011-11-06
Beharrik France Bleu-ko kazetari fin eta seriosak hor direla euskal gatazka behar bezala aipatzeko...
jimmy
2011-11-07
betidanik hola izan da,,bainan ongi da orhoitaraztea!!
















- 